EUSKAL IRUDIGILEAK ELKARTEAREN BEKAK ETA IKASTAROAK 2020

EUSKAL IRUDIGILEAK ELKARTEAREN BEKAK ETA IKASTAROAK 2020

ABE 1 – 19:00
EUSKAL IRUDIGILEAK ELKARTEAREN BEKAK ETA IKASTAROAK

Urtero bezala, Euskal Irudigileak elkarteak martxan jarri ditu bere ikastaroak eta bekak, baina 2020 honetan ezingo dira egin aurrez aurreko prestakuntza-saioak. Horregatik, eta nola bekekin egonaldi eta joan-etorri gastuen zati bat ordaintzen zen, erabaki dugu bekak eta ikastaroak elkartzea eta onlineko bi masterclass antolatzea prestakuntza bekadun bezala.
16 plaza bekadun eskainiko ditugu (bakoitzak 100€ jasoko ditu), prestakuntza-saioetan parte hartu ahal izateko eta sektoreari laguntzeko.
Gainera, masterclass direlakoen plazak ugarituko ditugu, 50eraino, 34 plaza gehiago izango direlarik gaiari buruzko interesa duten Euskal Irudigileak elkarteko bazkideentzat.
Prestakuntza-saioak dohainik dira eta izen-emateak iritsi ahala onartuko dira.
Zoom plataforma erabiliko dugu, eta inskribatu direnei pasahitz bana emango diegu saioan sartzeko.

BEKA hauetan parte hartzeko ez dago zertan izan Euskal Irudigileak elkarteko bazkide. Bidali azaroaren 20ko 23:59ak baino lehen[email protected] helbidera, bost irudiz osatutako portfolio bat, biografia txiki bat, eta zurekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa eta telefonoa.
Hilaren 27an jakinaraziko dugu, euskalirudigileak.com webgunean eta posta elektronikoz, beka jaso duten pertsonen zerrenda eta hautatuek egun horretan bertan baieztatu beharko dute beka onartzen dutela.

ADIERAZPENA, ZABALKUNDEA, ELKARRERAGINA.
Web imajinarioak eta ilustrazioa.

Cuchillo talde sortzaile bat da, denboraz kanpoko markak sortzeko balio duten ikuspegi berriak eta kontzeptu sendoak eraikitzen espezializatua. Diseinua eta garapena elkartzen ditugu, txanpon beraren bi aurpegi direlakoan

Share Button