Euskal Irudigileak elkartearen bekak-Nola sortu egile komiki bat.Carla Berrocal

30/05/2019 Euskal Irudigileak elkartearen bekak-Nola sortu egile komiki bat.Carla Berrocal

Euskal Irudigileak-Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak deialdia egin du Ilustrazio Beka-Mintegien bederatzigarren ediziorako. Beka-Mintegi horien bidez, 10 lagunek aukera izango dute tailer teoriko-praktiko bat egiteko itzal handiko profesional baten eskutik.
Euskal Irudigileak elkarteak, prestakuntzaz gain, 120 €ko gastu-poltsa bat emango dio aukeratutako ikasle bakoitzari.
Oraingoan Carla Berrocal ilustratzaileak emango du mintegia.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 16an amaituko da. Aukeratutakoen zerrenda hilaren 20an argitaratuko da eta hautatuek egun horretan bertan baieztatu beharko dute beka onartzen dutela.

Datak: 2019ko maiatzaren 30a eta 31a, osteguna eta ostirala
Tokia: BilbaoArte fundazioa. Urazurrutia Kalea, 32, Bilbo, Bizkaia, Espainia
Ordutegia: 9:30 -13:30 / 15:30 – 19:00.
Hitzaldi irekia: osteguna/ostirala (baieztatzeko) 19:30etik 21:00etara. Bilbaoarte fundazioko Kristalezko Patioan.

Nola sortu egile komiki bat
(Perlesiak jo gabe)

Komikia potentzial narratibo izugarri aberatsa duen hizkuntza bat da. Bere potentzial osoa garatzeko, garrantzitsua da oinarrizko ezagutza tekniko eta teoriko batzuk barneratzea. Tailer honetan hainbat aholku praktiko emango ditugu jakiteko nola egin aurre komiki proiektu bat sortzeko prozesuari, edozein izanik ere bere luzera, istorio laburretik eleberri grafikoraino. Sorkuntza-prozesuko fase guztiak aztertuko ditugu gure lana martxan jartzeko, eta inspirazio-iturri izan daitezkeen hainbat obra garrantzitsu landuko ditugu.

Bio

Carla Berrocalek (1983) ilustrazioa eta diseinu grafikoa ikasi zituen Madrilen.
Komikiei buruzko aipamenak idazten ditu La Guía del Cómic aldizkarian eta gai berari buruzko kolaborazioak egiten ditu “Círculo de Bellas Artes”en irrati-programan. 2004an argitaratu zuen bere lehen komikia, horrela abiarazi zuelarik bere ilustratzaile karrera.
2017tik Madrileko Udalaren “M21 Magazine” egunkarian kolaboratzen du komikiak eginaz, eta ilustratzaile-lanak egiten jarraitzen du hainbat bezerorentzat.

OINARRIAK

Share Button