EUSKAL IRUDIGILEEN VIII. TOPAKETAK

19/12/2015 EUSKAL IRUDIGILEEN VIII. TOPAKETAK

VIII. edizio honetan Enrique Flores ilustratzailea izango da gonbidatu nagusia, eta hizpide hartuko du artista bere garaiaren lekuko bezala. Topaketaren bigarren zatian mahai-inguru bat egingo da gai honetaz: kalean eta taldean marraztearen balioa eta indarra.

GOIZEAN

 11.30 – Hitaldia

Enrique Flores-en hitzaldia. Elkarrizketatzailea: Infame & CO.  “Argazkigintza asmatu zen arte, marrazkigileek jartzen zizkieten irudiak beste batzuek hitzez sortutako munduei. Youtube-ren eta GoPro kameren aroan, ba al daukagu oraindik ikusten duguna kontatzeko aukerarik? Hizketa-gai hartuko ditugu gure aurrekoak, eta kalean gertatzen dena marrazkiz kontatzeak dituen arazo eta abantailak.”

12:30 – Atsedena

12:45 – Mahai-ingurua

Moderatzailea: Josune Urrutia . Mahaiko kideak: DibujaTolRato ekimeneko ordezkaria Alberto Muriel eta Ilustrapados ekimeneko Marta C. Dehesa.

Egia baino ez da gero eta ekimen gehiago daudela, zeintzuetan hainbat lagun elkartzen diren eta kalera ateratzen diren elkarrekin marraztera.” Azalduko dugu nola eta nondik sortu diren ekimen horiek, nola funtzionatzen duten, eta zer gertatzen den euretan. Nolako pertsonak hurbiltzen diren halako espazioetara.  Marrazki eta emaitza grafikoez harago, aztertuko dugu zergatik eta zertarako egiten diren horrelakoak. Zer ematen digu bakarka eta taldean marraztea.

Non: BALA (Bidebarrieta 1, alde zaharra, Bilbo)

Noiz: Abenduaren 19an, larubata

Ordutegia De 11:30-13:30

Share Button