IKASTAROA 2024 Euskal Irudigileak- Clara Iris

IKASTAROA 2024 Euskal Irudigileak- Clara Iris

2024 IKASTAROA: CLARA-IRIS. IDEIAK PROZESIOAN
Hemen dira urtero Euskal Irudigileak antolatzen dituen ikastaroak. Aurten, Batzar Nagusian planteatu zen bezala, Clara-Iris dugu gonbidatua. Ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa Euskal Irudigileak elkarteko bazkide izatea. Eskabideak jasotako hurrenkeraren arabera izapidetuko dira.
Informazioa eta erreserbak: [email protected]

DATAK: Maiatzaren 31eko arratsaldean izango litzateke, ostirala, 15:00etatik 19:00etara, eta ondoren HITZALDI bat, publiko guztiarentzat irekia, 19:30etatik 20:30etara.
LEKUA: BilbaoArte
PREZIOA: Bazkideentzat doan, bazkide ez direnentzat 10€.
IZENA EMATEKO: [email protected]. Izena emateko azken eguna maiatzaren 24a, ostirala, 14:00ak baino lehen. 20 plaza guztira. Eskariak heldutako hurrenkeraren arabera lekuak esleituko dira.

Ideiak prozesioan
Umoretik eta zalantzatik abiatuta ideien edo sorkuntza-prozesuaren eraikuntza aztertzea proposatzen du tailerrak. Zertan dute antza prozesio baten ibilbideak eta prozesuaren kalbarioak ilustrazioan? Eta liburu ilustratu batekin festa folkloriko bat antzeztea?
Herri-artean ba al dago formatu esperimentalik gure ikusizko erreferenteak zabaltzeko balio diezagukeenik?. Tailer honetan, iragana, oraina eta etorkizuna dauden istorioak marrazteko aukera hartuko dugu ardatz, ideien prozesioan lagun dezaketen beste lorategi bisual batzuk irekitzeko.
Tailerrrra ekarri behar dana
DinA4 tamainako papera eta zuri-beltzean marrazteko materiala.
Tailerraren planteamendua
Irudi ilustratuari eta sorkuntza-prozesuari buruz hausnartzen duten testu-zatiak oinarri hartuta, A4an banakako zatiek marraztutako auca kolektiboa egitea (Milton Glaser, Bob Gill, Brecht, America Sánchez, James Victore, Kurt Vonnegut, Patricia Highsmith, Carla Berrocal, Grosz…).
– Narrazio/mikrorelato ilustratua formatu ez hain konbentzionaletan (zinopariak, aukak, Sapantako Hilerri Alaia, arpillerak, Afganistango alfonbrak, Nayako pintura kantatuak, etab.) erabiltzen den arte herrikoiaren adibideak ematea.
– Marrazki eta ideia guztiak faxean inprimatutako paper jarraitua postproduzitzea tailerreko prozesioan.

Clara-Iris Ramos (Valentzia, 1983) ilustratzailea, grafista eta irakaslea da. Bere doktorego ikerketak  mikro edizioaren, kultura grafiko inprimatuaren eta inprimaketa post-digitalaren  arteko intersekzioa aztertzen du, teknologiaren historia sozialarekin eta edizio formatu klandestinoekin. Ikerketa-proiektu bikoitza garatzen ari da: “Depósito Alegal” argitalpen-formatu alegalei buruzkoa eta “After Print Capitalism” teknologia baxuko inprimatze-teknologiak berreskuratzeari buruzkoa. 2012az geroztik, edizio grafikoko eta ikusizko narrazioko irakaslea da Grau en Arts i Disseny delakoan, Escola Massanan. LABASADeko argitalpen- eta publizitate-ilustrazioko masterreko irakasle kolaboratzailea da.

Share Button