IRUDIKA 2022 EGONALDIAK: solasaldia Bea Lozano eta Santiago Colomborekin

05/03/2022 IRUDIKA 2022 EGONALDIAK: solasaldia Bea Lozano eta Santiago Colomborekin

Martxoak 5, larunbata | 12:00etan | ZAS KULTUR Espazioan

Irudika,Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionaleen 2022 egonaldietarako hautatutako egileak, Bea Lozano “Aleluyas” ilustrazio-proiektuagatik eta Santiago Colombo “f309 Caminantes” animazio-proiektuagatik izan dira.

Egonaldien hasierarekin batera, egileak ZAS KULTUR Espazioan elkartuko dira beraien proiektuen berri emateko. Honez gain, ilustrazioaren eta animazioaren munduaz duten ibilbidea eta ikuspegia ezagutuko dugu.

Euskal Irudigileek antolatutako topaketa martxoaren 5ean, larunbata, izango da, 12: 00etan, ZAS KULTUR Espazioan (San Anton Plaza, 2).

Zuen zain izango gara.

Irudikako egoitzen programa Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Euskal Irudigileak ilustrazio atalean eta Acción Cultural Española AC/E animazioaren atalean egindako ekarpenari esker gauzatu daiteke.

Angoulêmeko Udalaren, La Citè Internationale de la Bande Dessinée erakundeak, Bilbaoarte Fundazioak, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak ere irudikan laguntzen dute.

 

Share Button