ISIDRO FERREREN ILUSTRAZIO TAILERRA

14/11/2019 ISIDRO FERREREN ILUSTRAZIO TAILERRA

“HEMEN”.

“Mapa asmakizun berria da, haren aurretik asmatu baitzen itsasontzia, itsasontziaren aurretik gizakia, eta gizakiaren aurretik itsasoaren urdina. Mapak existitu aurretik gizakia munduan bizi zen, hara-honaka alderrai; mapa asmatu zenean, gizakiak modua izan zuen mundua esploratzeko, aztertzeko eta ezagutzeko. Mapak ez zuen bidaia ahalbidetu, mapen aurretik ere egiten baitziren bidaiak, eta ez zuen erraztu ere; alta, mapak posible egin zuen bidaia imajinatzea bideari lotu aurretik, eta bidaiaren kontaera egitea ibilia bukatu ondoren. Halere, eta gure fantasia literario zilegi guztiak gorabehera, maparen iraultza handiak ez dauka zerikusirik mugimenduarekin; aitzitik, mapari esker dakigu non gauden, mapak gure gelditasuna errebindikatzen du naturaren joan-etorri geldiezinaren aurrean eta ordena artifizial bat finkatzen du: hemen gaude”.

Tailer honen helburua da esperientzian errotutako kontakizun plastiko bat marraztea kartografiaren baliabide ikonografikoak erabilita.
……………………………..
Norberarentzako materiala:
Ikasle bakoitzak bere ohiko lan-tresnak ekarri behar ditu.
DINA4 tamainako linoleo xafla bat, goma xilografiko bat edo print block bat.
Linoleozko gubia-kit bat.
Mota eta kolore desberdinetako papera, guraizeak, cuter bat, kola…

……………………………..
Biografia:

Dozenaka liburu, ehunka kartel, objektu delikatuak, fatxada erraldoiak, animaziozko film laburrak, eskulturak, arropak, marka-irudiak, eskulturak, lanparak. Edozein euskarri, teknika edo komunikabide baliatzen du Isidro Ferrerrek iruditan adierazteko bizitzaren antzerkirako duen pasioa. 2002ko Diseinu Sari Nazionala, 2006ko Ilustrazio Sari Nazionala, AGIko (Alliance graphique international) kidea, bidaiari nekaezina, geografia fisiko eta emozional zabala islatzen du bere obra eta hitzekin.

NOIZ: osteguna (hilak 14) eta ostirala (hilak 15)
NON: Atxuri 16 behea. Bilbo
ORDUTEGIA: 10:00etatik 13:00etara. Eta 15:00etatik 18:00etara.

Tailerra 12 ikastorduz osaturik dago eta prezioa 60 €koa izango da BAZKIDE EZ DIRENENTZAT (50 € EUSKAL IRUDIGILEAK elkarteko bazkideentzat).

* BiDC-k eta FIG-ek babestutako tailerra Bilbao Bizkaia Design Week2019 astearen programaren barruan

SARRERAK/ENTRADAS

Share Button