“Klima aldaketa marraztuz” solasaldia

05/04/2019 “Klima aldaketa marraztuz” solasaldia

Klima aldaketa marraztuz. Mahai-ingurua Maite Gurrutxaga eta Mattinekin
Ostirala, apirilak 5 | 18:00 | Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxea (Donostia)

Aurrera doaz Euskal Irudigileak elkarteak antolatutako solasaldiak, eta aldi honetan mahai-inguru batean elkartuko gara lehen eskutik ezagutzeko nolako harremana duten gure egileek bizi garen mundu honekin.
Cristina Enea Fundazioak, La Ballena Blanca aldizkariarekin eta Komikigunearekin batera, “El cambio climático no tiene gracia” erakusketa antolatu du, eta nazionalitate desberdinetako ilustratzaileen lanak batu ditu horretarako.
Kike Infamek moderatuko duen mahai-inguruan parte hartuko dute Maite Gurrutxagak eta Mattinek, zeintzuek azalduko diguten nola parte hartu duten erakusketa honetan, nola lagundu dezakeen marrazketak gai honetaz eta ingurumen arloko beste batzuez kontzientziatzen, eta nolako harremana duten beren lanek naturarekin.

Solasaldia apirilaren 5ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean.

Zuen zain egongo gara!

Share Button