OLGA CAPDEVILArekin IKASTAROA

15/12/2023 OLGA CAPDEVILArekin IKASTAROA

ADI!! Badatoz Euskal Irudigileen Elkarteak urtero antolatzen dituen ikastaroak.
Aurten Olga Capdevila izango dugu gurekin.

DATAK: Abenduaren 15eko arratsaldean izango litzateke, 15:00etatik 19:00etara, eta ondoren hitzaldi bat, publiko guztiarentzat irekia, 19:30etatik 20:30etara.
LEKUA: BilbaoArte

Izenburua: Making Off: Ideiak eta prozesuak ospatzen.
Edukiaren laburpena:
Tailerrak sormen prozesuak ikertzea proposatzen du, bere noraezeak, asmatzeak eta trabak ospatuz. Nolakoa da ideia batetik azken obraraino garamatzan ibilbidea? Zergatik daude hainbeste ideia burutzen ez direnak? Nola goza dezakegu prozesuez?

Olga Capdevilak sakon azalduko dizkigu bere kanpaina barruan, liburu edo animazio batzuen atzean dauden prozesuak. Tailerraren zati bat konferentzia formatuan izango da eta bestea workshop  estilokoa, taldeko jarduera batekin.

PREZIOA: Bazkideentzat doan, bazkide ez direnentzat 10€.
IZENA EMATEKO: [email protected]. Izena emateko azken eguna abenduaren 11a, astelehena, 14:00ak baino lehen. 20 plaza guztira. Eskariak heldutako hurrenkeraren arabera lekuak esleituko dira.

 

Olga Capdevilak (Malla, 1986) Bartzelonan Arte eta Diseinuko diplomatura eta geroago Massana Eskolako Ilustrazioko goi mailako espezializazio zikloa egin zuen. Belgikan hilabete batzuk eman ondoren, gaur egun bizi den Kataluniako hiriburura itzuli zen. Formatu berriak arakatzeko eta kuxkuxean ibiltzeko duen gogoak hainbat arlotan lan egitera eraman du, hala nola ilustrazio editorialean, prentsan, animazioan, publizitatean, erakusleihoetan, objektuan… betiere poetikaren, jolasaren eta umorearen arteko oreka bilatuz. Hainbat ilustrazio eta diseinu sari irabazi ditu.

Share Button