
OLGA CAPDEVILArekin IKASTAROA
ADI!! Badatoz Euskal Irudigileen Elkarteak urtero antolatzen dituen ikastaroak. Aurten Olga Capdevila izango dugu gurekin. DATAK: Abenduaren 15eko arratsaldean izango litzateke, 15:00etatik 19:00etara, eta ondoren hitzaldi bat, publiko guztiarentzat irekia, 19:30etatik 20:30etara. LEKUA: BilbaoArte Izenburua: Making Off: Ideiak eta prozesuak ospatzen. Edukiaren laburpena: Tailerrak sormen prozesuak ikertzea proposatzen du, bere noraezeak, asmatzeak eta trabak ospatuz. […]

Ximon Agirrerekin solasaldia.
Euskal Irudigileen Elkarteak antolaturiko solasaldien barruan, aurtengo Durangoko Azokako kartelaren egilearekin elkarrizketan arituko da Arrate Rodrigez. 58. Durangoko Azokaren irudia Ximon Agirrek (Hernani, 1994) egin du. Kartel honetarako errealitate birtualarekin landutako hiru dimentsioko irudi sakona sortu du. “Hasieratik argi nuen 3Dn lan egin nahi nuela, gero mundu horren barruan sartu ahal izateko, eta errealitate birtualaren […]

IDOIA IRIBERTEGUIREKIN SOLASALDIA ETA ERAKUSKETA.
Idoia Iribertegui (Nafarroa, 1973) autorea eta ilustratzailea da. Gilda espazioan egingo duen erakusketa txikiarekin batera, “Lolita Butterfly” egilearekin hitz egiteko aukera izango dugu. Boloniako Haur Liburu Azokan hautatuta izan zen “Deseos de una familia victoriana” lana hobeto ezagutuko dugu. Baita “La leyenda de Sleepy Hollow” ere; Nordicarako egin duen azken lana. Ilustratzaileak bere prozesu eta […]

Elena Ciordiarekin solasaldia
Bueltan dira Euskal Irudigileen elkarteko solasaldiak. Datorren maiatzaren 11n, osteguna, Elena Ciordiarekin hitz egingo dugu oraingoan. Nola erabiltzen duen akuarelak bere lanean, bere liburuez, (`Baginen. Euskal Herriko historia emakumeen bitartez, Bilbo, Ibilaldi bat akuarelaz´ , …) eta ilustrazioa argitalpen-eremutik kanpoko beste formatu batzuetan aplikatzeko moduari buruz. Solasaldia a_erren (Unibertsitate Etorb, 2, 48007 Bilbo) izango da […]

EUSKAL IRUDIGILEAK ELKARTEAREN 2023KO BEKAK – DEIALDIA ZABALIK. Raúl GURIDI
Urtero bezala, Euskal Irudigileen elkarteak bere bekak plazaratzen ditu. 10 bekadun plaza irekiko ditugu, eta hautatutako ikasle bakoitzak 120€ gordineko gastu-poltsa jasoko du Euskal Irudigileen aldetik. BEKETAN parte hartu nahi baduzu, ez da beharrezkoa Euskal Irudigileak elkarteko bazkide izatea. Bidali maiatzaren 15eko 23:59ak baino lehen [email protected] helbidera oinarrietan eskatzen diren dokumentuak. 19an, bekadunen zerrenda argitaratuko […]

Argitalpen-proiektu bat nola aurkeztu eta garatu
ADI!! Badatoz Euskal Irudigileen Elkarteak urtero antolatzen dituen ikastaroak. Argitalpen-proiektu bat nola aurkeztu eta garatu Argitalpen-proiektu baten lehen ideiatik merkaturatu arte garatzen ikasiko dugu. Ikastaroa mahai-inguru formatuan izango da, eta bertaratzen direnek hizlariei galderak egiteko aukera izango dute. Bakoitzak bere esperientziatik eta eredu gisa erabiliko dituzten adibideekin kontatuko digute ideia bat nola garatu, argitaletxe bati […]

KIKE IBÁÑEZekin solasaldia
Irailak 8, osteguna | 19:00 | Miner bizikletak Kike Ibañez (Donostia, 1980) ilustratzailearekin solasaldia. Diseinu grafikoan eta ilustrazioan trebatutako artista bisuala, txirrindularitzarekiko pasio handiarekin, Gino Bartaliren Sekretua (Bang, 2021) lana nabarmentzen da. 2016az geroztik, batez ere haur eta gazteentzako ilustrazioak egiten ditu. 2020an Boloniako (Italia) Haurrentzako Liburu Azokan erakutsi zuten bere lana. Kike Infamek moderatu […]

Antton Olariagarekin solasaldia
Datorren ekainaren 16ean, osteguna, estreinakoz, Antton Olariaga irudigile handiarekin hizketan arituko gara Donostiako Komikigunean. Karrera luze eta oparoa daukan irudigile honekin hizketan hainbat gai jorratuko ditugu, ofizioari buruzko kontuak betiere, etorkizuna, iragana, oraina… NON: Komikigunea, Reyes Catolicos kalea 16, Donostia NOIZ: EKAINAK 16, OSTEGUNA ORDUTEGIA: arratsaldeko 19:00etan

Solasaldia JOSUNE URRUTIA ASUArekin
Asteartea, maiatzak 24 | 19:00 | Joker liburudenda Josune Urrutia ilustratzailearekin solasaldia. “Así me veo” libururtik, Astiberrik argitaratutako “Hoy no es el día“ lanera, egileak marrazkiarekin, ilustrazioarekin, komikiarekin eta bizitzarekin duen harremana erakutsiko ditu bere ibilbidea azalduz. Kike Infamek moderatu eta Euskal Irudigileak elkarteak antolatutako topaketa maiatzaren 24an izango da, asteartea, 19:00etan, Joker liburu-dendan (Bilbo). […]

EUSKAL IRUDIGILEAK ELKARTEAREN 2022KO BEKAK – DEIALDIA ZABALIK. José Antonio Roda
José Antonio Roda “Murrizketak, baina onak”. Urtero bezala, Euskal Irudigileak elkarteak bere bekak plazaratzen ditu, eta 2022an presentzialtasunaren, gelditzearen eta elkar topatzearen balioa aldarrikatuko dugu. 10 bekadun plaza irekiko ditugu, eta hautatutako ikasle bakoitzak 120€ gordineko gastu-poltsa jasoko du Euskal Irudigileen aldetik. BEKETAN parte hartu nahi baduzu, ez da beharrezkoa Euskal Irudigileak elkarteko bazkide izatea. […]