
IRUDIKA.Nazioarteko Iluztrazio Topaketa Profesionala
EUSKAL IRUDIGILEAK, gangarra atera dugu: Bi egunera luzatu ditugu gure Topaketak. Jaialdi Profesional bat sortu dugu IRUDIKA, euskal ilustrazioa mundura zabaltzeko eta gure ilustratzaileei prestakuntza emateko, Estatuko eta nazioarteko hizlari andana batekin jarriz gogoeta egiten eta lan egiten networking eta tailerretan. Gure ateak zabalduko dizkiogu ilustrazio munduarekin harremanetan dagoen enpresa eta kultura arloko jendeari, eta […]

BEKAK EUSKAL IRUDIGILEAK 2017-Raúl Arias
Euskal Irudigileak-Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak deialdia egin du Ilustrazio Beka-Mintegien zazpigarren ediziorako. Beka-Mintegi horien bidez, hamar lagunek aukera izango dute tailer teoriko-praktiko bat egiteko itzal handiko profesional baten eskutik. Aurten Raúl Arias gonbidatu dugu mintegia ematera. Tailerra Bilbon izango da irailaren 21an eta 22an, goizez eta arratsaldez. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 6an bukatzen da. Datak: 2017ko […]

TMEO. 30 urte bazterrak astintzen
TMEOren 30. urteurrena ospatzeko solasaldi bat antolatu dugu aldizkari horretako egile handiekin, erantzun ditzaten betidanik egin nahi izan dizkiezun galderak: Zergatik ez zen sekula kaleratu 11. zenbakia? Jasaten dute elkar Mauro Entrialgo eta Álvarez Rabok? Egia al da aldizkaria porrot egitetik salbatu zela banatzaileak gordeta zituen txanponei esker? Galdera horiek, eta beste asko ere, erantzungo […]

Solasaldia Josune Muñozekin (Skolastika)
Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako SOLASALDIAK, eta aldi honetan Josune Muñozekin arituko gara. Euskal filologoa eta ikerlaria, duela 12 urte Skolastika Servicios Literarios enpresa sortu zuen emakumeen kultura eta literatura aztertu eta zabaltzeko, eta metodologia propioa darabil horretarako. Josune ezaguna da literatur kritikari feminista bezala, eta espezialista da komikietan. Azken urteotan, emakumeek euskal komikietan […]

Autonomoen Zerga Kudeaketa eta Gizarte Segurantza 2017
Emilio Gonzalo Mallo emango du ikastaroa, Komikiaren Adiskideen Espainiako Elkarteko (A.E.A.C.) presidentea eta Expocómic eta Expomanga azoketako zuzendaria. Tokia: “La Bolsa” eraikina – Pilota kalea 10, 48005 – Bilbo. Prezioa: bazkideek 0 €, bazkide ez direnek 30 € Eguna eta ordua: ostirala, 2017ko ekainaren 9a, 16:00etatik 20:00etara. IKASTAROAN IZENA EMATEKO EPEA LUZATZEN […]

Solasaldia Mikel Santos “Belatz” ilustratzailearekin
Hemen dira berriro Euskal Irudigileak elkarteak antolatutako solasaldiak, eta nobedade eta guzti datoz oraingoan. Hitzaldiak Iruñean hasiko dira, horrela men egingo diegularik bazkideen etengabeko eskaerei. Ekitaldia maiatzaren 13an izango da, eguerdiko 12:00etan. Katakrak liburu-dendan (Kale Nagusia, 54), Belatz ilustratzailearekin. Mikel Santos “Belatz” (Iruñea 1974) umorista grafiko bezala hasi zen lanean, besteak beste, TMEO fanzinean, auzoko […]

SOLASALDIA: ASTIBERRI, 15 URTE.
Laureano Domínguez (editorea) eta David Rubínekin (egilea) Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako hitzaldiak, eta oraingoan Bilboko Astiberri editorialaren ibilbidea errepasatuko dugu 15 urte bete dituen honetan. Denbora horretan, Astiberri erreferente bihurtu da Estatuan zein nazioartean, eta komikia ulertzeko modu berri bat finkatu du, hedabide horren panorama aldatu duena. Gainbegiratu bat emango diogu editorialaren ibilbideari […]

2016 EUSKAL IRUDIGILEEN TOPAKETAK
Euskal Irudigileak-Euskadiko Irudigileen Elkarte Profesionalak aurten ere antolatzen du ekitaldi hau. Hitzordua ostiralean izango da, azaroaren 11n, BilbaoArte zentroan. Ostiral goizean, 09:00etatik 13:00etara bitartean, Londresko Central Illustration Agency-ko Tess Redburn-ek portafolioak berrikusiko ditu (aurrez hitzordua eskatuta). Arratsaldean, bederatzigarren edizio honetan gonbidatu izango ditugu baita ere Manuel Marsol, David de las Heras eta Iker Ayestaran. GOIZEZ […]

SOLASALDIA ANGEL REMIREZ DE GANUZArekin
Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako hitzaldiak, eta aldi honetan Angel Rémirez de Ganuza izango dugu solaskide. Egileak berak azalduko digu bere lana: “Dibujante tunante, askotariko lanetan saltsan eta era guztietako korapilo askatzaile. Arte Ederretan lizentziatua margo espezialitatean, hori oraindik zerbait zenean eta 2Dko animatzaile, animazioa animazio besterik ez zenean, hots, animazioa, paper pibotatua, storyboard-a, […]

Solasaldia Ainara Azpiazurekin (Axpi)
Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako solasaldiak, eta aldi honetan Ainara Azpiazuren (“Axpi”) unibertsora hurbilduko gara. Ainara Azpiazuk (Hernani, 1980), ilustrazio eta komikigintza arloetan sei urtez profesionalki aritu ondoren, “ARS IN FABULA. MASTER IN ILLUSTRAZIONE PER LA EDITORIA” masterra egin zuen Italian 2012/2013 ikasturtean. Komikiak toki handia hartzen du bere ibilbidean, eta maiz egiten ditu […]