Solasaldia Josune Muñozekin (Skolastika)

14/06/2017 Solasaldia Josune Muñozekin (Skolastika)

Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako SOLASALDIAK, eta aldi honetan Josune Muñozekin arituko gara. Euskal filologoa eta ikerlaria, duela 12 urte Skolastika Servicios Literarios enpresa sortu zuen emakumeen kultura eta literatura aztertu eta zabaltzeko, eta metodologia propioa darabil horretarako.

Josune ezaguna da literatur kritikari feminista bezala, eta espezialista da komikietan. Azken urteotan, emakumeek euskal komikietan duten papera aztertzen eta zabaltzen aritu da. Hitzaldi honetan azalduko digu zein den bere ibilbidea, nolakoak izan ziren bere hastapenak eta nola funtzionatzen duen Skolastika enpresak.
Hitzaldia ekainaren 14an -asteazkenean– izango da, Louise Michel liburu-dendan (Elkano Kalea, 27, 48008 Bilbo), arratsaldeko 19:00etan.
Zuen zain egongo gara!

Share Button