Solasaldia Ane Pikazarekin

20/11/2019 Solasaldia Ane Pikazarekin

Aurrera doaz Euskal Irudigileak elkarteak antolatutako solasaldiak, eta, aldi honetan, une honetako ilustratzaile moldakorrenetako batekin arituko gara, Ane Pikazarekin.

Ilustrazioa hizkuntza transbertsala da, beste diziplina artistiko batzuekin etengabe nahasten dena. Horren erakusle da Ane Pikaza, zeina erraz mugitzen baita hala antzerkian, nola zineman nahiz ilustrazioan. Pikazak Kabia konpainiarekin kolaboratzen du, eta kolaborazio horren bidez taldeak behar dituen irudiak sortzeaz arduratzen da. Los Ríos de Alice Delirium Studios eta Vetusta Morla musika taldearen arteko lankidetzatik sortutako proiektu bat da. Anek kanpaina instituzionalizatuetarako kartelak egin ditu, eta orobat parte hartu du hilean ilustratzaile bati eskainitako Azkuna Zentroko fatxaden proiektuan.

Solasaldi honetan, bere ibilbidea eta bere lanaren alderdi guztiak errepasatuko ditugu. Datorren azaroaren 20an izango da (asteazkenean), arratsaldeko 19:30ean, ANTI liburu-dendan (Maiatzaren Biko kalea, Bilbo).

Share Button