SOLASALDIA: ASTIBERRI, 15 URTE.

19/11/2016 SOLASALDIA: ASTIBERRI, 15 URTE.

Laureano Domínguez (editorea) eta David Rubínekin (egilea)
Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako hitzaldiak, eta oraingoan Bilboko Astiberri editorialaren ibilbidea errepasatuko dugu 15 urte bete dituen honetan. Denbora horretan, Astiberri erreferente bihurtu da Estatuan zein nazioartean, eta komikia ulertzeko modu berri bat finkatu du, hedabide horren panorama aldatu duena. Gainbegiratu bat emango diogu editorialaren ibilbideari Laureano Domínguez editorearen eta David Rubín egilearen eskutik, eta baita ere aztertuko dugu nola hazi diren bien karrerak Astiberri etxearenarekin batera.
Bizkaiko Zubian editorialaren obra ezagunenen hautaketa bat egongo da ikusgai Getxoko Komiki Azokaren barruan. Gainera, Laureano Domínguez eta David Rubínek bertatik bertara kontatuko digute nolako eragina izan duten obra horietako batzuek beren garapen pertsonalean.
Solasaldia azaroaren 19an izango da, eguerdiko 12:15etan, Getxoko Komiki Azokako ekitaldi aretoan.

Share Button