Solasaldia Higinia Garayrekin.

29/05/2019 Solasaldia Higinia Garayrekin.

Aurrera doaz Euskal Irudigileak elkarteak antolatutako solasaldiak, eta, aldi honetan, jakin-min handiko ilustratzaile batekin arituko gara: Higinia Garayrekin. Higinia Bilbon jaio zen 1978an. Diseinatzaile- eta ilustratzaile-lanetan dabil 2002tik eta estudio propioa ireki zuen 2013an. Bere ibilbideak eta berezkoa duen sentsibilitate horrek bultzatu dute genero desberdintasunarekin eta giza eskubideen urraketekin lotutako gaietan espezializatzera. Helburutzat hartuz horri guztiari ikusgarritasuna ematea eta gizartea kontzientziatzea, gero eta gehiago zentratzen da istorio pertsonaletan, hala indibidualki nola kolektiboki. Solasaldian bere ibilbidea errepasatuko dugu.

Datorren maiatzaren 29an izango da, asteazkenean, arratsaldeko 19:30ean, ANTI liburu-dendan (Maiatzaren Biko kalea, Bilbo).

Share Button