Solasaldia Itziar San Vicenterekin

28/05/2016 Solasaldia Itziar San Vicenterekin

Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako hitzaldiak, eta aldi honetan Itziar San Vicenteren unibertsora hurbilduko gara.

Itziar San Vicente diseinatzaile grafikoa da, irudigilea eta jakin-minez betea. Sorkuntzaren munduak erakarrita, Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen Madrilen. Arte zuzendari bezala hasi zen lanean Publizitate Agentzietan. Aldi berean, irudigintzako ikastaro profesionalak egin zituen ESDIPen eta Artediez eskolan. Laster ikusi zuen posible zela diseinua eta ilustrazioa batera lantzea, eta erabaki zuen bere kabuz lanean hastea. Duela sei urte izan zen hori. Orain, orduko ilusio berarekin jarraitzen du, ahalegina egiten duelarik bi diziplina horiek aplikatzeko heltzen zaizkion proiektu guztietan: nortasun diseinuak, argitaletxeetarako diseinuak, espazio, packaging web nahiz app-en diseinuak, e.a.. Beti gauza berriak ikasten eta bide berriak urratzen.

2013an, Manada marka pertsonala sortu zuen, askatasun guztiarekin lantzeko gehien gustatzen zaion arloa eta elementuak: ilustrazioa, animaliak, kolorea, umorea… Animaliak, bide batez esateko, bizirik daude (Errealitate Handitua dute!). 2014an pentsatu zuen talde-lanari ekitea, eta komunikazio bisualeko Muak Studio estudioa sortu zuen bere filosofia eta baloreekin ados dauden proiektuak egiteko. Bere ibilbidea eta egin dituen lan nagusiak errepasatuko ditugu Itziarrekin.

Solasaldia maiatzaren 28an izango da eguerdiko 12:00tan Zuloa liburudendan (Gazteiz).

Share Button