Solasaldia Jesús Sotés, Maite Mutuberria, Liébana Goñi eta Joaquín Resanorekin.

21/09/2019 Solasaldia Jesús Sotés, Maite Mutuberria, Liébana Goñi eta Joaquín Resanorekin.

Iruditeriak. Ilustrazioaren egoera Nafarroan. Mahi-ingurua Jesús Sotés, Maite Mutuberria, Liébana Goñi eta Joaquín Resanorekin.
Larunbata, Irailak 21 |19:00 |Mistoen erakina. Iruñeko Zitadela

Aurrera doaz Euskal Irudigileak elkarteak antolatutako solasaldiak, eta aldi honetan mahai-inguru batean elkartuko gara Nafarroaren ilustrazioaren oraina, iragana eta etorkizuna lehen eskutik ezagutzeko aukera emango diguna.
Hiriartea Kultura Garaikideko Zentroak, Iruñeko Ziudadela, Udaletxearekin batera antolatu dute «Imajinarioak. Ilustrazioaren egoera Nafarroan» erakusketak, Nafarroako ilustrazioaren belaunaldi eta estilo ezberdinetako 44 ilustratzaile nafarren lanak jarri dituzte ikusgai.

Kike Infamek moderatuko duen mahai-inguruan parte hartuko dute Jesús Sotés, Mite Mutuberria, Liébana Goñi y Joaquín Resano, zeintzuek azalduko diguten nola parte hartu duten erakusketa honetan, album ilustratuaren egoera Nafarroan eta izandako esperientziak. Sektorean lan egiteko lau modu eta garai islatzen dituzten lau egileak.

Jésus Sotés (Iruña, 1969) Diseinatzaile grafikoa eta ilustratzaile autodidakta, Iruñean errotua. Duela gutxi gorabehera lau urte ia bakarrik merkatu ingeles eta estatubatuarrarentzat egiten ditu ilustrazioak, argitaletxeen eta publizitatearen arloetan. Besteak beste, honako bezero hauendako egin du lan: Pepsi China, Hermès Paris, The Guardian, The Boston Globe, Playboy Magazine, Adobe eta British Airways. Bere enkarguetako batzuk liburu espezializatu eta monografikoetan agertu dira. Bere lanik pertsonalenek muturreko ikuspegia ezartzen diete gaiei, eta modu sutsu eta deigarrian erabiltzen du kolorea.

Maite Mutuberria (Eltzaburu, 1985) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu ondoren, Ilustrazioa ikasi zuen Madrilen.
Harrezkero, hezkuntza-proiektuak eta literatura liburuak ilustratzen ditu eta hainbat sari jaso ditu. Besteak beste, Rikardo Arregi 2017, Lazarillo 2014, Peru Abarka 2014 eta Etxepare 2013. Bere azkeneko lanen artean, nabarmentzekoak dira Xomorropoemak eta Piztipoemak poesia liburuak edota Lohia, bere lehen album-liburua.

Liébana Goñi (Iruña, 1986) Arte Ederretan lizentziaduna, Diseinu Grafikoan eta Publizitate Interaktiboaren Arte Zuzendaritzan espezializatu zen. Ilustrazioari eta autoedizioari lotutako jardueretan parte hartu du, bai bakarka bai Y Peluda kolektibo artistikoaren kide gisa. 2015ean haurrendako lehen albuma argitaratu zuen, Ilunean Argi izenburupean, berak idatzia eta ilustratua. Urte bereko amaiera aldean, bigarren lana aurkeztu zuen: Malko. 2016an, Etxepare saria eskuratu zuen Zerua Gris dago ipuinarekin, eta horri esker ere, 2017ko Literaturako Euskadi Sarietarako finalista izan zen.

Joaquín Resano (Iruña, 1948) Komikietarako gidoi eta marrazki andana ekoitzi du, bai eta ilustrazioak ere, Kipling, Jack London, La Fontaine, Barandiaran eta beste batzuen liburuetarako. Pamiela argitaletxerako ere portadaren bat edo beste egin du. 2018an ¿Me grabas con la cámara que quiero contar un cuento? ilustratu zuen, Txanogorritxoren bertsio berezi bat, hiru urte eta erdiko Amaia Coreraren hitzetan.

Solasaldia irailaren 21ean izango da, arratsaldeko 19:00etan, Mistoen erakina. Iruñeko Zitadelan
Zuen zain egongo gara!

Share Button