Solasaldia Raquel Alzate eta Alex Orberekin

05/10/2018 Solasaldia Raquel Alzate eta Alex Orberekin

Badatoz berriro Euskal Irudigileen solasaldiak. Urriaren 5an, ostirala arratsaldeko 19:00etan. TORRENE ARETOAn izango da KOMIKIA erakusketaren inaugurazioa,Bizkaiako Foru Aldundiak antolatuta, Getxoko Kultur Aretoa eta Euskal Irudigileen elkateko laguntzarekin.

Han izango dira Raquel Alzate eta Alex Orbe, aukera paregabea gure Komikiaren historiari buruz hitz egiteko bi protagonistekin.

 2001. eta 2002. urteetan, Raquel Alzatek euskal mitologiari buruzko bi ilustrazio-liburu editatu zituen segidan Astiberrirekin, Mitologika bildumaren barruan. 2005ean, Luis Duránek idatzitako gidoia duen Cruz del Sur albuma argitaratu zuen, Astiberrirekin ere bai. Estatuko komiki-aldizkarietan laguntzen du (besteak beste: Tos, Dos Veces Breve, BD Banda, Humo), eta album kolektiboetan ere hartu du parte, hala nola …de ellas (Edicions de Ponent), El secreto de Alhóndiga Bilbao (Azkuna Zentroak editatuta), Historias del olvido (Dolmen) eta Cortocuentos 2 (Astiberri, 2012). Rodolphe gidoilari frantsesarekin batera, La Ciudad de Ys 1 izeneko lana egin zuen merkatu frantsesarentzako. La locura de Gradlon y La Ciudad de Ys 2. La morgana roja (Astiberri, 2013). Bere komiki berria Navegante en tierra da.

Hasieratik Álex Orbek, irudiak egin ditu hainbat komiki-aldizkaritarako, besteak beste: Xabiroi eta El Balanzín). Horrez gain, zenbait obra argitaratu ditu merkatu frantsesean: La nouvelle guerre des Boutons eta Les aventures du Bourlingueur.
Zinema zein telebistako animazioaren munduan egin zuen lan 1995etik 2002ra. Ordutik, lana dibertsifikatu du; alde batetik, haurrentzako liburuak, testuliburuak, publizitatea, story board-ak eta komikiak ilustratu ditu; bestetik, webgunerako flash animazioa egin du.
José Javier Rapha Bilbao idazlearekin aritzen da elkarlanean hilero bere blogera igotzen dituen ipuinetan. Halaber, Unai Elorriagaren azken liburua ilustratu du, Erraldoiek ez dute lagunik jaten izenekoa.
Gaur egun bere lehenengo nobela grafikoa prestatzen dabil Astiberri argitaletxerako, José A. Pérez Ledoren gidoiarekin.

Solasaldia Urriaren 5an, ostirala arratsaldeko 19:00etan Torrene Aretoan (Torrene 3, Algorta, Getxo)
Zuen zain egongo gara!

Share Button