Solasaldia TUPUST!

21/04/2022 Solasaldia TUPUST!

Datorren apirilaren 21ean Tupust! kolektiboko Maite Gurrutxaga, Ainara Azpiazu “Axpi” eta Maitane Gartziandiarekin arituko gara ilustrazioari, komikiari edota proiektu kolektibo bat aurrera ateratzearen aferei buruz hizketan,

Tupust! komiki antologia feminista honen atzean, izen bereko kolektiboa dago. Kolektiboaren helburu nagusienak dira, haien arabera: “komikia eta feminismoa uztartzea; egileen arteko sare bat osatzea; sare hori lan eta proiektu berriak abiarazteko baliatu ahal izatea, izan ditzakegun zalantzak gainontzeko taldekideekin partekatzeko eta, azken finean, elkarri laguntzeko balio dezakeen komunitate bat sortzea; gure intereseko hitzaldi, erakusketa, egitasmo eta abarrak antolatzea eta sustatzea, tartean, Tupust! komiki feministaren argitalpena bera”

NON: ZALDI URDINA. Marino Tabuyo 6, 1 behea. Gross. Donostia
NOIZ: Apirilaren 21an, osteguna.
ORDUA: arratsaldeko 19:00 etan.
Ez galdu bertaratzeko aukera!

 

Share Button