Sormena, berrikuntza eta plataforma digital berriak lana sustatzeko

16/09/2021 Sormena, berrikuntza eta plataforma digital berriak lana sustatzeko

“Sormena, berrikuntza eta plataforma digital berriak ilustratzaileen lana sustatzeko” (berrasmatu edo hil, nola?)

EUSKAL IRUDIGILEAK ONLINE IKASTAROA
Irailaren 16an 16:30etatik-19:30etara
Hitaldia 19:30-20:30
Irailaren 17an 16:30rtatik-19:30etara
Andrea García
Izen ematea: bidali email bat elkarteko helbidera [email protected]
Bazkideak doan,bazkide ez direnek 10€ ordaindu beharko dituzte

Aurkezpena
Covid-19ren pandemiak gure bizimodua, harremanak eta -kasu gehienetan- gure lan egiteko modua aldatu zituen. Osasun-krisiak agerian utzi zuen, besteak beste, ingurune digitaletan erraz mugitzen diren pertsona sortzaileek lan-aukerak aurkitzeko aukera gehiago dituztela.
Ikastaro honetan ideiak izateko gaitasuna entrenatuko dugu, hauek iragazi eta prozesu berritzaileetan inplementatzen ikasiko dugu. Bezeroak aurkitzeko, gure obra zabaltzeko eta proiektu propioak sortu eta komunikatzeko tresna digital berriak nola erabili ikusiko dugu.

Metodologia
Prestakuntzak alderdi teoriko bat izango du, prozesu berritzaileek nola funtzionatzen duten azalduko dugu eta alderdi praktiko bat, kontzeptuen errepasoa egingo dugu jarduera, jolas eta ariketa praktikoen bidez.
Ikastaro inspiratzailea izango da guztiz, ilustrazioaren sektoreko adibide asko ikusiko ditugu, baina baita beste esparru batzuetakoak ere, hala nola publizitatea, musika edo argitalpen-industriakoak.
Azkenik, proiektu berrietan inplementatzeko eta eguneroko lana hobetzeko tresna eta baliabide erabilgarrien motxila batekin aterako gara tailerretik.

Helburuak

  • Egungo unea aztertu eta aurkezten zaizkigun aukerak ikustea
  • Ideiak sortzeko teknikak ikastea
  • Berritzeko ideiak ebaluatzen eta hautatzen ikastea
  • Berrikuntzaren prozesuak ezagutzea
  • Berrikuntzak ezartzeko tresna berriak aurkitzea
  • Ilustratzaileentzako plataforma eta baliabide berriak eguneratuta izatea
  • Interneten erabilera hobetzea gure proiektuetarako komunikabide gisa

Gai-zerrenda

1) Sormena: ideia berriak izaten ikas zazu

– Nondik datoz ideiak

– Sormen-teknikak

2) Berrikuntza: zer den eta nola sortzen den berrikuntza

– Berrikuntzaren prozesua

– Proiektuen ezarpena

3) Proiektuak sortu eta komunikatzeko baliabide digitalak

– Tresnak, orrialde harrigarriak, plataformak, espazio inspiratzaileak eta buru sortzaileentzat ezinbestekoak diren baliabideak

Share Button