TOPAKETA RAISA ÁLAVA ETA FERNANDO VÁZQUEZ SORTZAILEEKIN.

10/03/2018 TOPAKETA RAISA ÁLAVA ETA FERNANDO VÁZQUEZ SORTZAILEEKIN.

TOPAKETA IRUDIKAREN EGOITZAK IRABAZI DITUZTEN RAISA ÁLAVA ETA FERNANDO VÁZQUEZ SORTZAILEEKIN.
Larunbata, martxoak 10 | 19:00 | Zuloa liburu-denda
Raisa Álava eta Fernando Vázquez dira Irudika-Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionaleko egoitzen lehen irabazleak. Irudika topaketaren lehen edizioa iazko udazkenean egin zen Gasteizen.
Raisa Álava ilustrazio atalean atera zen garaile Popol Vuh proiektuarekin, eta Fernando Vázquez errealizadore argentinarrak animazio ataleko saria irabazi zuen Colibrí lanarekin.
Aprobetxatuz Gasteizen hasiko dituztela euren egoitzak, eurekin mintzatuko gara jakiteko zer egin duten orain arte, zer proiektu dituzten eta nola ikusten duten ilustrazioaren mundua.
Topaketa larunbatean izango da, martxoaren 10ean, 19:00etan, Zuloa liburu-dendan.
Hantxe elkar ikusi arte.

Share Button