Andrea Garciarekin hitzaldia

Andrea Garciarekin hitzaldia

Ostegun honetan, Irailak 16, arratsaldeko 19:30tan Andrea García Kultura Digitaleko espezialista-ren hitzaldia zuzenean ikusgai izango dugu Euskal Irudigileak-en YouTube-ko katean. Andrea Garcíak SORMENA, BERRIKUNTZA ETA PLATAFORMA DIGITAL BERRIAK LANA SUSTATZEKO dagoeneko beteta dagoen online ikastaroa eskainiko du. Informazio + gure webguneko “Ekintzen” atalean.

Covid-19ren pandemiak gure bizimodua, harremanak eta kasu gehienetan gure lan egiteko modua aldatu zituen. Osasun krisiak agerian utzi zuen, besteak beste, ingurune digitaletan erraz mugitzen diren pertsona sortzaileek lan-aukerak aurkitzeko aukera gehiago dituztela. Bezeroak aurkitzeko, gure obra zabaltzeko eta proiektu propioak sortu eta komunikatzeko tresna digital berriak nola erabili erakutsiko dugu.

https://www.youtube.com/channel/UCNkqNzF5inejShhGkWHq8Sg

Share Button