Asisko Urmeneta irabazle Euskadi Literatura Sarietan, ilustrazio alorrean.

Asisko Urmeneta irabazle Euskadi Literatura Sarietan, ilustrazio alorrean.

Gaur eman dira ezagutzera Euskadi Literatura Sarietako aurtengo lehenengo hiru irabazleak, Gasteizko Artium Museoan. Literatura Euskaraz, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta, hirugarrenik, Literatura Lanaren Ilustrazioa dira ezagutzera eman diren hiru modalitateak. Literatura Lanaren Ilustrazioa atalean Asisko Urmeneta saritu du ‘AztiHitza: Xahoren Biografikoa’ obrarengatik.

Asisko Urmenetaren (Iruña, 1965) lanari, azkenik, meritu hauek ikusi dizkio epaimahaiak: “Komikiaren lengoaiaren mugekin jolasten duen proposamen arriskutsua da, eta aniztasun grafikoak eta planoen barietateak markatzen dute istorioaren erritmo animatua”.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak sariok iragartzeko Gasteizen egin duten ekitaldian nabarmendu duenez, sortzaileei egiten zaien aitortzaz harago, sari hauen bitartez beren lana agerikoa egin nahi da euskal gizartearen aurrean. Azaroaren 18an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura sariak, Tabakaleran egingo den ekitaldi batean, eta gainerako lau modalitateetako (Literatura Gaztelaniaz, Saiakera Euskaraz, Saiakera Gaztelaniaz eta Euskarazko Literatura Itzulpena) irabazleak bi aste barru emango dituzte jakitera. Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada.

Share Button