BAIEZTATUTA DAUDE IRUDIKA 2018 JAIALDIKO HIZLARIAK!!

BAIEZTATUTA DAUDE IRUDIKA 2018 JAIALDIKO HIZLARIAK!!

Frankfurt Buchmesse, Mexikoko Guadalajara Estatuko FIL, eta Bologna Children’s Book Fair azoketako ordezkariak izango dira hitzaldietako moderatzaileak.
Hiru herrialde horietako editorialak eta Euskadiko ilustratzaileak elkarrekin egindako lanei buruz mintzatuko dira. Hauek dira editorialak: Peter Hammer Verlag (Alemania), Pamiela (Euskadi), Petra Ediciones (Mexiko) eta A Buen Paso (Italia).
Profesional gonbidatuek bost tailer sekretu emango dituzte inskribatzen direnentzat. Hauek dira gonbidatuak: Katrin Stangl (Alemania), Leire Urbeltz (Euskadi), Gabriel Pacheco (Mexiko), Iban Barrenetxea (Euskadi) eta Anna Castagnoli (Italia).
Sektore Paraleloei buruzko osteguneko jardunaldian, aldiz, leku kopurua 400 lagunentzat handituko da, eta ekitaldiak irekiak izango dira ikasleentzat eta ilustrazio, musika, animazio eta bideojokoetan interesatutako edonorentzat.
EROSI ZURE SARRERA agortu baino lehen

Share Button