BALA Bilboko Arte Liburu Azoka 2019

BALA Bilboko Arte Liburu Azoka 2019

BALAren 7.en edizioa, Bilboko Arte Liburu Azoka.

Ohiko formatuetatik haratago, liburuaren inguruko esperimentazioan eta ikerketa artistikoan sakontzen duten edizio-moduak biltzen dituen azoka. Gainera, Bilboko Arte Liburu Azokak plataforma izan nahi du euskal eremuko edizio independentearen munduan goraka doazen jardunbideentzat, euskal artista garaikideen argitalpen-lana sustatzeko (liburuak, katalogoak, autoedizioak, argitalpen originalak edo fanzineak) eta elkarrizketarako gunea sortzeko. Ildo horretan, hitzaldiak, aurkezpenak eta lantegiak antolatu dituzte, edizioaren gaitasun artistikoak eta hasieratik argitaratu arte dituen baldintzak erakuste aldera.

Abenduaren 13tik 15ra, ANTZINAKO BOULEVARD KAFETEGIA zena, arenal 3, Bilbo.

Egitarau osoa hemen.

Share Button