Bbdw Bilbao bizkaia design week

Bbdw Bilbao bizkaia design week

Bbdw Bilbao bizkaia design week
EUSKAL IRUDIGILEAK + Bonito Editorial-en “Cursos Bonitos” ikastaroak.

Urtero bezala, Euskal Irudigileak elkarteak Bonito Editorial-en ”Cursos Bonitos” ikastaroen eskutik parte hartuko du Bilbao-Bizkaia Design Week (BBDW) eta Bilbao Design Council-en. Argitaletxeak eta Elkarteak hainbat prestakuntza-saio izan dituzte antolatuta aurtengo diseinu asterako, baina nola bertan behera utzi behar izan diren, saio guztiak bateratu ditugu erakunde bakoitzaren Instagram kontuetatik (@euskalirudigileakapie eta @cursosbonitos) zuzenean eskainiko diren bi hitzalditan. Zuen zain egongo gara!

KATRIN STRANGL-EKIN SOLASEAN.
Ilustrazioa, liburuak eta antzeko teknikak aro pandemiko eta digital batean.
Ostirala, 20/11/2020(19:00-20:00)

Nazioartean hainbeste sona daukan Katrin Stangl ilustratzaile alemanarekin solastatuko gara bere lanaz eta bere azken proiektuez, eta elkarrekin hausnartuko dugu zein norabide hartu behar izan duten zuzendaritza grafikoak eta mundu editorialak garai honetan, non liburu fisikoek plataforma birtualetara egokitu behar izan duten bizirik irauteko.
Aztertuko dugu nola jokatzen duen enkarguak egiteko eta nola sortzen dituen irudiak, nolakoak diren bere sorkuntza prozesuak eta zein teknika erabiltzen dituen: grabatua, estanpazioa, margoa eta, jakina, teknika digitala.

Katrinekin egingo dugun solasaldiaren ostean, Miren Asiain Lorak (2020ko Ilustrazioaren Euskadi Sariak) hitzaldi labur bat emango digu euskaraz.
Horretara ere gonbidatuta zaudete.

SOLASEAN YARA KONO ETA MARIANA A MISERÀVEL-EKIN.
Izan zitekeena… beste zerbait izango da.
11:00-13:00)

Yara Kono eta Mariana A Miseravel ilustratzaile portugesek hizpide hartuko dute euren lana eta duela gutxi bertan behera utzi behar izan den PING PONG tailerra. Solasaldi hau pilota partidu on baten antzerakoa izango da, era guztietako galderak jaurtiko dizkiote elkarri eta surrealismo puntu bat ere izan dezake. Jolasa eta ilustrazioa izango dira solasaren ardatza, baina eurekin batera abiatuko dugun bidaiak askoz ere urrunago eramango gaitu beharbada.

Share Button