
PRICE IT RIGHT kanpaina
PRICE IT RIGHT European Illustrators Forum (EIF) erakundeak koordinatutako kanpaina bat, ilustrazioaren arloko profesionalak eta beren bezeroak kontzientziatu eta laguntzeko aurrekontu egokiak egiten. ZERGATIK DA BEHARREZKOA KANPAINA HAU? Badakigu negoziazioa eraginkorra izaten dela prezioak eta tarifak argi daudenean. Onuragarria da bi alderdientzat, bai ilustratzaileentzat eta bai bezeroentzat. Tarifetan konfiantza izateko. Ilustrazio lanak badu tarifa-egitura logiko […]

MarraziOak X DEIALDIA
Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzaren laguntzarekin urtero antolatzen dituen MarraziOak topaketek 10. edizioa beteko dute aurtengo irailean. Ilustratzaileei zuzendutako astebeteko lantegia da MarraziOak eta aurten irailaren 13tik 18era egingo da Komikigunean, Donostian. Izen-ematea uztailaren 6an amaituko da. Informazioa hemen

Kultura arloko Artistaren eta Profesionalaren Estatutoa
Kultura arloko Artistaren eta Profesionalaren Estatutua egiten ari den azpi-batzordeak aho-batez onartu zuen joan den astean proposamenen txostena eta txosten hori osoko bilkurara bidaltzea. Kongresuko Kultura Batzordean bozkatuko den txostenak bere baitan jasotzen ditu azpi-batzordeak ia urte eta erdian jasotako ondorioak. Unidos Podemos-En común podemos-En Marea taldeak eskatuta jarri zen martxan lan hori, eta helburutzat […]

Kultur sormena bultzatzeko diru-laguntzak
Aurten berriro Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren KULTURA SORKUNTZA (18/19) dirulaguntzen deialdiaren barruan literatura arloan bi modalitate izango dira: – Euskaraz idatzitako gazte literatura – Euskaraz idatzitako Ipuinak eta eleberri motzak Modalitate bakoitzean 8.000 euroko 5 dirulaguntzak emango dira mota horietako testuak idazteko. Eskaerak aurkezteko azken eguna uztailaren 2a izango da.

VILUSTRADO-VALLADOLID ILUSTRADO
Aurten, Valladolid Ilustrando, Vallodolideko IV Nazioarteko Ilustratzaileen Topaketa, ekainaren 28tik uztailaren 1ra bitartean egingo dira. Ben Newman britainiarrak, Julia Wauters frantziarrak, Madalena Matoso portugesak, Argentinako Jorge Gonzalezek eta Erresuma Batuan eratutako Marta Altések eta baita Sonia Pulidok parte hartuko dute. Hainbat jarduera antolatuta dituzte.

Beken ebazpena André Letriaren ilustrazio mintegirako
Erabakia, 2018ko maiatzaren 24a Deialdi honetara aurkeztutako eskaerak aztertu eta balioztatu ondoren, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak eraketa bekak, hurrengo eskatzaleei ematen zaizkiela jakin arazte du: Usue Egia Sergio Gonzalez Iban Illarramendi Jesus Sotes Josune Urrutia Ruth Juan Yolanda Mosquera Higinia Garay Pili Aguado Enrique Ortiz Bekari uko egitekotan, onuradunak, orden hau jarraituz, honako hauek izango […]

Compostela Saria
Santiago de Compostelako Udalaren Hezkuntza eta Hiritartasun Departamentuak, Irakurzaletasuna sustatzeko XVIII. Kanpainaren barrenean eta Kalandraka argitaletxearekin batean, album irudidunak egiteko “COMPOSTELA” nazioarteko XI. Sarirako deia egiten du. OINARRIAK Lan originalak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 14an maitzen da

Erakusketa Montehermoson-egonaldi artistikoak Irudika
Bilboarte eta Angoulêmeko (Maison des Auteurs) egoitza-bekan sortutako lanaren emaitza gisa, Irudika 2018 erakusketak elkarrekin bilduko ditu Raisa Alava (ilustrazioa) eta Fernando Vázquez (animazioa) egileen proiektu pertsonalak eta Irudika 2018 -Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionala- sustatzeko beraizik prestatutako piezak. Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionala Gasteizko Artiumen egingo da urriaren 18tik 20ra. ERAKUSKETA: Egoiliarrak Irudika 2018 […]

Doako bideo-jokoen munduko lehenengo campusa Gasteizen
Free-to-play (F2P) bideo-jokoak garatzeko munduko campusa egingo da Gasteizen uztailaren 16tik urriaren 5era bitartean, Artium museoan. Doako jokoak dira ekitaldiaren oinarria, Candy Crash Sagakoak esate baterako, alegia, eta sektore horretako adituek laguntza emango diete partaideei euren proiektuek merkaturatuak izateko aukerak izan ditzaten. Ekimena Eusko Jaurlaritzak bultzatu du, Euskadin bideo-jokoen sektoreko enpresak biltzen dituen Basquegame elkartearen […]

IRUDI SORKUNTZA (18/19)
IRUDI SORKUNTZA (18/19) dirulaguntzen deialdia zabalik. Bi modalitate: Ilustrazioak sortzeko prozesuei diru-laguntzak: komikiak eta eleberri grafikoak (2018) 15.000 euroko 4 laguntza komiki bat edo nobela grafiko baten ilustrazioak sortzeko. Oinarriak & informazioa Ilustrazioak sortzeko prozesuei diru-laguntzak: album ilustratuak (2018) 15.000 euroko 3 laguntza irudidun album edo liburu baten ilustrazioak sortzeko Oinarriak & informazioa Eskaerak aurkezteko […]