Ilustrazioa

2017-2018 Azoka-katalogoko azala egitea

2017-2018 Azoka-katalogoko azala egitea

Euskal Irudigileak Elkartearen eta Euskal Editoreen Elkartearen arteko lankidetzarako deialdia. 2017-2018 AZOKA-KATALOGOKO AZALA EGITEA EEE elkartea eskubide salmenten katalogoak argitaratzen ari da 2002tik hona (Eskubide Eskuragarrien Gida), bata haur-gazteen liburuena, eta beste bat helduen liburuena, Liber, Frankfurt eta Guadalajara azoketarako. Boloniarako azokara haurrena baino ez da bidaltzen. Katalogoaren asmoa da liburuak ezagutzera ematea, beste hizkuntza […]

GETXOKO 16. KOMIKI AZOKA-eskaera & oinarriak

GETXOKO 16. KOMIKI AZOKA-eskaera & oinarriak

Getxoko Kultur Etxeak Getxoko Komikiaren 16. Azoka antolatu du azaroaren 3, 4 eta 5rako. Areto honetan, salmentarako standak eta komikien erakusketak jarriko dituzte batik bat. Gainera, mahai-inguruak, eztabaidak, egileen sinaketak, topaketak, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak eta proiekzioak egingo dira. Parte hartzeko interesa izatekotan, bidali fitxa beteta, Getxoko Kultur Etxeara. Zuekin ipiniko dira harremanetan standak ordaintzeko, baita bestelako izapideak […]

2017 Junceda Sariak

2017 Junceda Sariak

Kataluniako ilustratzaileen elkarteak (APIC) ematen dituen aurtengo Junceda sarietarako hautatuak hemen eta bideoa ere ikusgai.

Begiradak komikietan

Begiradak komikietan

Komiki erakusketa honek emakume komikigileen historia eta istorioak berreskuratu nahi ditu. Sarri emakumeek sortutako komikia autokontsumorako izan den arren, erakusketa honen helburua komiki munduan irudi alternatiboa eskaintzea da. Begiradak komikietan du izenburu nagusitzat erakusketak, eta begirada anitzak dira azpimarratu nahi direnak. Erakusketa 15 panelez osatua dago, tartean daude begiradei buruzko panelak, komiki feministari buruzkoak eta […]

Peru Abarka 2017: Saria eman gabe

Peru Abarka 2017: Saria eman gabe

Aurtengo Peru Abarka lehiaketaren saria eman gabe utzi da, epaimahaiaren ustez, proposamen interesgarriak aurkeztu diren arren, zenbaitzuk gai eta ikuspegiz berritzaileak benetan, hizkuntzari eta kontakizunaren egituratzeari dagokionean, behar besteko zuzentasuna agertu ez dutelako. Beraz hau da edizio honen amaiera, ilustratzaileen lehiaketa bertan behera geratzen da. Informazio gehiagorako sakatu HEMEN.

JUUL 2017 – HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK

JUUL 2017 – HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK

Apirilean ikastoletan JUUL hauteskunde literarioen 19. edizioa ospatu zen, 17.000 boto-emaile baino gehiago izan dira Euskal Herriko ikastoletan. Hona hemen emaitzak botoen kontaketa egin ondoren. Link honetan era konprimituan honako informazioa duzue: – Liburu eta ilustratzaile hautatuenak – Eguneko partaidetza-datuak – Argazki gutxi batzuk Zorionak hautatuenak izan diren idazleei eta ilustratzaileei!

Javier Olivaresen erakusketa

Javier Olivaresen erakusketa

2015eko Espainiako Komikiaren Sari Nazionala, Javier Olivaresen Grafonauta erakusketa ikusgai eta lanen originak salgai egongo dira El Arte del Cómic arte aretoan (Acuerdo kalea, 10, 28015 Madril). Apirilaren 27tik Maiatzaren 25era.

EUSKADI LITERATURA-SARIAK 2017

EUSKADI LITERATURA-SARIAK 2017

2016ean argitaratutako liburuak Modalitateak 1.- Euskarazko literatura: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada. 2.- Gaztelaniazko literatura: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada. 3.- Euskarazko haur eta gazte literatura: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada. 4.- Euskarazko literatura […]

Ilustrazioek hitz egiten dutenean

Ilustrazioek hitz egiten dutenean

Liburuaren Nazioarteko Eguna aitzaki Saski Naski sorkuntza artistikoen otzara zikloaren hirugarren ikuskizunak ilustrazioak ditu protagonista.  Galtzagorri haur eta gazte literaturako elkartearekin elkarlanean eta Mikel Ayerbe koordinatzaile lanetan, Ilustrazioek hitz egiten dutenean zuzeneko emanaldia izango da hiru ilustratzailerekin, hirurak emakumeak: Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga eta Helena Azkarragaurizar. Galtzagorri Haur eta Gazte literaturako (HGL) elkarteak betidanik nabarmendu duen […]

VALLADOLID ILUSTRANDO 2017

VALLADOLID ILUSTRANDO 2017

Aurten Valladolid Ilustrando, Nazioarteko Ilustratzaileen Topaketa, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean egingo dira, Valladoliden dagoen LAVA- Laboratorio de las Artesen. Hainbat jarduera antolatuta dituzte.