MarraziOak XI- DEIALDIA

MarraziOak XI- DEIALDIA

2019ko irailaren 16tik 20ra burutuko dugun MarraziOak Ilustratzaile berrien Topaketen XI. Edizioko deialdia.

Elena Odriozola eta Gustavo Puerta izango dira aurten irakasleak eta eskainiko duten formazioa “ERREZETARIK EZ DAGO. Ilustrazio eta sukaldaritza, sukaldaritza eta ilustrazioa” goiburupean dator.

Undermount-en (* Aita Orkolaga pasealekua 46, Igeldo, 20008, Donostia) burutuko da aurten MarraziOak tailerra, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker.* Donostiako autobus linea bertan geratzen da, 16. zenbakia, Donostiako Gipuzkoa plazan hartzen dena).

Ordutegia, 10:00etatik 17:30etara, ordu erdiko atsedenarekin.

Guztira 10 ilustratzailek izango dute MarraziOak-eko 35 formazio orduak jasotzeko aukera, doan. Parte hartu nahi dutenek dokumentazio arruntaz gain, hiru plateren ilustrazioak bidali beharko ditu: atarikoa, plater nagusia eta postrea, wetransfer bidez, [email protected] –era.

Honetarako epea uztailaren 12a izango da. Aukeratutakoei 2019ko uztailaren 28rako erantzungo zaie.

Share Button