Ilustrazioa

Liébana Goñi ilustratzaileak irabazi du 2016ko Etxepare saria

Liébana Goñi ilustratzaileak irabazi du 2016ko Etxepare saria

Isaak Martínez eta Liébana Goñi egileek irabazi dute 2016ko Etxepare saria Zerua gris dago albumarekin.Etxepare sarian 23 lan aurkeztu dira. Lan irabazlea: Zerua grisa egon arren, elurrez eta koloreetako etxeez inguraturiko istorioa da. Ipuinaren protagonistak bi haur dira, elurraren isiltasunari eta lasaitasunari bizitza ematen diotenak hain zuzen ere.  Elur artean denbora aurrera doa, baita haien arteko erlazioa ere. Epaimahaia: Patxi Zubizarreta […]

Euskadi Literatura-Sariak  2016

Euskadi Literatura-Sariak 2016

2015ean argitaratutako liburuak Modalitateak 1.- Euskarazko literatura: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada. 2.- Gaztelaniazko literatura: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada. 3.- Euskarazko haur eta gazte literatura: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada. 4.- Euskarazko literatura […]

Marraz(i)oak. Ilustratzaile topaketa Artelekun

Marraz(i)oak. Ilustratzaile topaketa Artelekun

Irailaren 26tik 30ra, Artelekuk Marraz(i)oak ilustratzaile topaketa hartuko du Galtzagorri elkarteak eta Artelekuk antolatuta. Bertan, irudigintzak eta gidoigintzak -bai eleberri grafikoarenak zein album ilustratuarenak- topo egingo dute. Irakasleak Harkaitz Cano idazle eta gidoigilea eta Ignasi Blanch Gisbert ilustratzaile eta ilustrazio irakaslea izango dira. Honako gaiak jorratuko dituzte: Obra grafikoaren Edukia eta forma Gidoi baten eraikuntza: Genero […]

Bergaran Artea eta Zientzia uztatuz

Bergaran Artea eta Zientzia uztatuz

2016ko ekainaren 4an Ilustrazio zientifikoaren inguruko jardunaldia Laboratorium Museoan, Bergaran. Egitaraua: 10.00 Ongi etorria eta aurkezpena10.05-10.45 Sarrerako hitzaldia:Ilustrazio zientifikoa(irekia) 11.00-14.00 Kaleko marrazketa librea (irekia) 12.00-14.00 Tailerra. Marrazketa botanikoari sarrera: zuri beltza (izen-ematea;leku mugatuak) 16.30-18.00 Bateratze saiaoa (irekia) 18.00-20.00 Taierra. Marrazketa botanikoari sarrera;kolorea (izen-ematea;leku mugatuak) Irakasleak: Vega Asensio & Carles Puche Argibideak eta izen-ematea: Tel. 943 769 003 [email protected]

2016 LAZARILLO SARIA

2016 LAZARILLO SARIA

2016eko Lazarillo Sarietan parte hartzeko deialdia egin du OEPLIk, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin. Sariketa honen helburua haur eta gazteei zuzendutako liburuen kalitatezko liburuen produkzioa bultzatzea da. Album Ilustratua 2016 Lazarillo Sarira aurrez argitaratzeko konpromisorik ez duen, argitaragabea den eta beste lehiaketetan saritua izan ez den proiektu baten maketa osoa aurkeztu behar da. Maketak […]

JUUL HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK 2016

JUUL HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK 2016

Apirilaren 21an, ikastoletan JUUL hauteskunde literarioen 18. edizioa ospatu zen, 17.000 boto-emaile baino gehiago izan dira Euskal Herriko ikastoletan. Hona hemen emaitzak botoen kontaketa egin ondoren. Esteka honetan (emaitzak, balorazioa, argazkiak) honako informazioa duzue: – Liburu eta ilustratzaile hautatuenak – Eguneko balorazioa – Argazki gutxi batzuk  Zorionak hautatuenak izan diren idazleei eta ilustratzaileei!

FICOMIC 2016

FICOMIC 2016

Bartzelonako Komiki Azokak, ateak zabalik izango ditu Maiatzaren 6tik 9ra bitartean  Bartzelonako Fira jauregian. Aurton 34. edizioa ospatzen da. Urtero bezala bertatik pasatuko dira nazioarteko hainbat egile kaleratu dituzten lan berriak erakusteko asmotan. Sarrera Maria Kristina Erregina etorbidetik izango da. Ordutegia: Maiatzaren 5, osteguna: 10.00etatilk 20.00ra Maiatzaren 6, ostirala: 10.00etatik 21.00ra Maiatzaren 7, larunbata:10.00etatik 21.00ra Maiatzaren […]

2016 PERU ABARKA ALBUM LEHIAKETA, ILUSTRATZAILEAK

2016 PERU ABARKA ALBUM LEHIAKETA, ILUSTRATZAILEAK

Zabalik dago ilustrazioak aurkezteko epea 2016ko apirilaren 23tik ekainaren 25era arte. Album lehiaketa bi ataletan dago banatuta. Lehendabizi narrazio onena aukeratzeko lehiaketa egin da, eta ondoren, aukeratutako narrazio hori ilustratzeko proposamenik onena aukeratuko da. . Idazlan irabazlea “Beroki gorria” izan da, Patxi Zubizarretarena. OINARRIAK  

Irudigileen eta ilustrazio gaineko inkestaren emaitzak

Irudigileen eta ilustrazio gaineko inkestaren emaitzak

APIM-Madrileko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteak, Estatuko gainerako elkarteekin eta EIF-Europako Ilustratzaileen Foroarekin batera, Estatu mailako inkesta anbiziotsu honen helburua da Espainiako ilustratzaileen egungo egoera zenbakitan agertzea. Eskura ditugun azken datuak 2005. urtekoak dira. 2016ko urtarrilean zehar 450 profesionali galdeketa egin ondoren, azkenik emaitza hauek lortu dituzte.

Paco Rocaren “La casa” aukeratu dute 2015eko komiki hoberena

Paco Rocaren “La casa” aukeratu dute 2015eko komiki hoberena

Paco Rocaren “La casa” aukeratu dute 2015eko komiki hoberena. Zona Komikian espezilizatuko liburu dendak urtero ematen duten saria da.