Ilustrazioa

Paco Rocaren “La casa” aukeratu dute 2015eko komiki hoberena

Paco Rocaren “La casa” aukeratu dute 2015eko komiki hoberena

Paco Rocaren “La casa” aukeratu dute 2015eko komiki hoberena. Zona Komikian espezilizatuko liburu dendak urtero ematen duten saria da.

Nazioarteko Ilustrazio Zientifiko Saria

Nazioarteko Ilustrazio Zientifiko Saria

Illustrazientzia sariaren helburua ilustrazio zientifikoaren garrantzia zabaltzea da eta bultzatzea bere modalitate guztietan. Parte-hartzaileak lanak Ilustrazientzia-ren webera igo ditzakete, 2016ko urtarrilaren 11tik martxoaren 15ra arte. Oinarriak eta informazioa hemen.

Estatu mailako inkesta ilustragintzan

Estatu mailako inkesta ilustragintzan

APIM-Madrileko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteak, Estatuko gainerako elkarteekin eta EIF-Europako Ilustratzaileen Foroarekin batera, gonbit egiten dizu Estatu mailako inkesta anbiziotsu honetan parte hartzera. Inkesta horren helburua da Espainiako ilustratzaileen egungo egoera zenbakitan agertzea. Eskura ditugun azken datuak 2005. urtekoak dira. Zenbat ilustratzaile profesional daude Espainian? Zenbat fakturatzen du batez beste ilustratzaile batek Espainian? Zein sektoretan egiten […]

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2015

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2015

Ana G. Lartitegi (Bilbo, 1961) “El libro de la suerte” lanagatik merezi izan du, epaimahaiaren arabera, 18.000 euroko saria. “Album bat da, eta formatu horrek eskaintzen dituen narrazio-aukera guztiak baliatzen ditu. Istorio bera, hainbat narrazio-plano paralelo (testua, pertsonaia nagusi bakoitzaren istorioa eta bigarren mailako pertsonaiena), eta zenbait irakurketa-lerro egiteko aukera eskaintzen duen konposizio grafikoa; horrekin batera, […]

Jesus Zulet XIV. Getxoko Komiki Azoka Saria

Jesus Zulet XIV. Getxoko Komiki Azoka Saria

Ostiralak 20 19tan Jesus Zulet jasoko du Sari-Omenaldia bere ibilbide profesionalagatik umore grafikoan, Juan Gimenez-ekin batera komikian izan duenagatik. DESCARADOS erakusketa ikus daiteke gainera azoka barrutian, bere ibilbidearen laburpena. Elkartetik gure bazkide den Jesus zoriondu nahi dugu. Zorionak Jesus!!

Getxoko Komiki Azoka 2015

Getxoko Komiki Azoka 2015

Getxoko XIV. Komiki Azoka 2015eko azaroaren 20an, 21ean eta 22an Areetako (Getxo, Bizkaia) Geltokia plazako karpan. Guneak erakusketa eremua, tailerrak, ekitaldi-aretoa eta argitaletxe, saltoki, erakunde, fanzine… eta komikiaren munduarekin lotutako edozein sektorerentzako merkataritza-esparrua bilduko ditu. Azokaren ordutegia honako hau izango da: Goizez, 11:00etatik 14:30etara. Arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara (igandean, 20:00etara arte) El Balanzín11 Solasaldia Toti Martínez […]

Maite Gurrutxagak eta Alaine Agirrek irabazi dute Lazarillo 2015 Album Ilustratua saria

Maite Gurrutxagak eta Alaine Agirrek irabazi dute Lazarillo 2015 Album Ilustratua saria

2015eko Lazarillo Album Ilustratua Saria irabazi du Maite Gurrutxagak ilustratu eta Alaine Agirrek idatzitako Martin albumak. 51 lan aurkeztu dira lehiaketara eta guztien artetik Gurrutxag eta Agirreren lana hautatu du epaimahaiak testua eta ilustrazioaren arteko armoniagatik, pertsonaien adierazkortasunagatik, eta, desberdintasunari eta inozentziari egiten dioten omenalditxoan igortzen duten sentsibilitateagatik. Epaimahaia OEPLI osatzen duten Espainiako lau hizkuntzetako […]

Asun Balzolaren lanak Ilustratzailearen Txokoan

Asun Balzolaren lanak Ilustratzailearen Txokoan

Galtzagorri Elkarteak Donostia Kulturarekin batera sortutako Ilustratzailearen Txokoak beste artista baten lanei egin die leku: Asun Balzola  ilustratzaile, idazle eta itzultzaile bizkaitarraren lanak izango dira ikusgai 2016ko otsailaren 21 arte Aiete Kultur Etxean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 16:00 – 20:30 Larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00 Igandeak: 10:00 – 14:00 Astelehenak eta jaiegunak: itxita.

Peru Abarka 2015:Belen Lucas ilustratzaile irabazlea

Peru Abarka 2015:Belen Lucas ilustratzaile irabazlea

Belen Lucasek irabazi du ilustratzaileen ataleko lehiaketa oso lan ausartarekin.  Informazioa hemen

Beken ebazpena Ellen Weinstein-en ilustrazio Mintegirako

Erabakia, 2015ko irailaren 25a. Deialdi honetara aurkeztutako eskaerak aztertu eta balioztatu ondoren, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak eraketa bekak, hurrengo eskatzaleei ematen zaiazkiela jakin arazte du: Nuria Benitez Hortensio Arcos Marta Mayo Goretti Asla Nerea Marquez Izaskun Montes Maite Mutuberria Rosa Collado   Bekari uko egitekotan, onuradunak, orden hau jarraituz, honako hauek izango lirateke: Anabela Turlione […]