Maite Gurrutxagaren Ilustrazio erakusketa
Ostiral honetan otsailak 6 arratsaldeko 20:00tan, Printzesa guztiek dute bere ipuina liburuko irudien erakusketaren inaugurazioa izango da. Bilboko Gran Hotel Domine Bilbaon kokatzen den Splash & Crash espazioan egongo da erakusgai martxoaren 17arte, Garabat galeriaren kudeaketarekin. Bertan originalak eta laminak egongo dira ikusgai eta baita salgai ere.
“GANORABAKO 2015” KOMIKI LEHIAKETA
BASAURIKO KULTUR ETXEAREN “GANORABAKO 2015” KOMIKI LEHIAKETA Zure lanak 2015eko martxoaren 27ra arte aurkeztu ditzakezu POZOKOETXE KULTUR ETXEAN edo helbide honetan: GANORABAKO KOMINI LEHIAKETA Apdo. 119 48970 BASAURI (Bizkaia) Sariak: Lehenengoa: 900,00 € Bigarrena: 450,00 € Hirugarrena: 300,00 € Akzesitak, hauek izango dira: Saririk gabeko euskarazko autorentzat: 300,00 € Saririk gabeko Basauriko autorerik onenari: 300,00 € […]
COMPOSTELA nazioarteko VIII. Saria, album irudidunak egitekoa
Santiagoko Udalaren Hezkuntza Departamentuak eta Kalandraka argitaletxeak Album Irudidunak egiteko “Compostela” Nazioarteko VIII. Sarirako deia egiten dute. Sari bakarra ematen da, 9.000 eurokoa, egile-eskubideen aurrerakin modura. Lanak aurkezteko epea 2015ko martxoaren 6an bukatuko da, eta epaimahaiak apirileko lehenbiziko hamabostaldian emanen du erabakiaren berri, hau da, Haur eta Gazteentzako Liburuaren Nazioarteko Egunarekin batera eta Santiagoko Udalak […]
Cola! Poster Week
EHUren Arte Ederretako Fakultatearen Kartel Astea. Urtarrilaren 20tik 30ra. + info
Maite dut – Lorena Martinez Oronoz
Lorena Martinez Oronoz gure bazkidearen MAITE DUT olerki ilustratuko proiektu erakusketa Arteka liburu-dendan (Artekale 20, Durango – Bizkaia), 2014ko Abendua – 2015ko Urtarrila. + info: Maite dut Liburua
ERAKUSKETAK GETXON
Areetako Glass kafetegian “JALIGRAFÍA”, JALI Erromoko Jai Alai kafetegian, “FANGO”, JON JUÁREZ Bizkaia zubian, “ALVAROSCOPIO”, ALVARO ORTEGA
Ortzadar-Rekalde Komiki Lehiaketaren (KMK) IV. edizioa
Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketaren (KMK) laugarren edizioa da aurtengoa, eta hasierako helburuari eusten dio oraindik ere: ilustratzaileen lana sustatu, bultzatu eta zabaltzea. Aurtengo irabazlea A Coruñako Uxía Larrosa Villanueva da. Artista hauek finalista geratu dira, eta haien lanak Rekalde Aretoan erakutsiko dira abenduaren 6ra arte: Juan Antonio Zubeldia (Tolosa, 1969), ‘Joxemielen urtebetetzea’ lanarekin; Alai Zubimendi (Hernani, 1976), […]
EUSKADI LITERATURA SARIAK 2014
Maite Gurrutxagak (Amezketa, 1983) “Habiak” lanean egindako lanagatik merezi izan du, epaimahaiaren arabera, 18.000 euroko saria. “Ilustratzailearen gaitasun narratibo eta adierazkor izugarria” goraipatu dute saria emateko arduradunek; “lan poetiko eta intimista honetan istorioa marrazkiek eraikitzen dute”, azalpenaren arabera. “Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, […]
Miguel Angel Giner Bou eta Paco Roca Bilboko Barrean
Topaketa publiko honetan parte hartuko dute Paco Roca, Miguel Ángel Giner (APIVeko presidentea)eta Zinnia Quirós ilustratzaileek, eta bertan aurkeztuko da ere ‘Bizitzaz beteriko binetak: Marrazkilariak on tour’ proiektua. Kanpaina horren bitartez, Intermon Oxfam GKEak helburu du herritarrek pobreziaren aurkako borrokan esku har dezatela, komikia bezalako lengoaia berriez baliatuta. Egile parte-hartzaile guztiek, arkatzak eta koadernoak besapean […]
2014ko Ilustrazio Sari Nazionala
José Ramón Sánchezeri (Santander, 1936) eman diote gaur 2014ko Ilustrazio Sari Nazionala.