Estatu mailako inkesta ilustragintzan

Estatu mailako inkesta ilustragintzan

APIM-Madrileko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteak, Estatuko gainerako elkarteekin eta EIF-Europako Ilustratzaileen Foroarekin batera, gonbit egiten dizu Estatu mailako inkesta anbiziotsu honetan parte hartzera. Inkesta horren helburua da Espainiako ilustratzaileen egungo egoera zenbakitan agertzea. Eskura ditugun azken datuak 2005. urtekoak dira.

  • Zenbat ilustratzaile profesional daude Espainian?
  • Zenbat fakturatzen du batez beste ilustratzaile batek Espainian?
  • Zein sektoretan egiten dute lan ilustratzaile profesionalek eta horietatik zeinetan dago negozio-bolumen handiena?
  • Zenbat urte daramatzate lanean egungo ilustratzaileek?
  • Zein herrialdetarako egiten dute lan ilustratzaileek?

Galdera horien erantzunekin hobeto jakingo dugu zein den gure lanbidearen egungo egoera.

Zein lekutan gauden jakiteak lagundu egingo dizu zure lanbidean posizionatzen, eta datu objektiboak eskuratu ondoren gure gremioa hobeto ordezkatuta egongo da gizartean, enpresetan, erakunde eta antolakunde publiko nahiz pribatuetan. Ikuserrazagoak izango gara.

Baina horretarako zure laguntza behar dugu ezinbestez.

MESEDEZ, HARTU ITZAZU HIRU MINUTU GALDETEGIA ERANTZUTEKO ETA PROIEKTUAN PARTE HARTZEKO.

Ematen dizkiguzun datuak erabat anonimoak izango dira. Inoiz ez dizugu eskatuko datu pertsonalik.

Inkestaren emaitzak eta konklusioak APIM elkartearen web orrian argitaratuko dira.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Galdeketara joan

Share Button