Ilustrazioa

Euskadi Literatura-Sariak 2013

Euskadi literatura-sariak hainbat modalitatetan ematen dira, eta aurreko urtean, hau da 2012an argitaratutako literatura lanen kalitatea saritzen dute, horrela literaturaren alorreko idazle, itzultzaile eta ilustratzaileen sorkuntza sustatzeko. Zortzi modalitateetan banatzen dira: Euskarazko literatura; gaztelaniazko literatura; euskarazko haur eta gazte literatura; gaztelaniazko haur eta gazte literatura; euskarazko literatura itzulpena; literatura lanaren ilustrazioa; euskarazko saiakera eta gaztelaniazko […]

Marraz(i)oak V

Marraz(i)oak V

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Marraz(i)Oak-en bosgarren edizioa antolatu du, “Baztertuak. Album mutuak sortzeko tailerra” lelopean. Irailaren 16tik 19ra egingo dira topaketok Artelekun. Aurtengo edizioan Harkaitz Cano eta Ignasi Blanch arituko dira irakasle lanetan. Tailer intentsibo honetan album mutuak sortzeko teknikak ikasi eta arakatuko dira. Bazterketa modu berriekin zerikusia duten 8 album mutu sortu […]

Peru Abarka 2013

Peru Abarka 2013

Peru Abarka 2013 Ilustratzaileentzako epea zabalik, lanak ekainaren 21a arte aurkezteko denbora izango dute. Album lehiaketa bitan banatzen da, lehenengo narrazioen txanda izaten da eta behin narrazio irabazlea aukeratutakoan, ilustratzaileon txanda hasten da. Aurtengo irabaslea Ekhiñe Egigurenen “Pashmina gorria” izan da. Hemen oinarriak Hemen ilustratu beharreko ipuina

ILUSTRAFIC, orrialdetik kanpo.

Ekainaren 19tik 21ra, Valentzian ospatuko da ILUSTRAFIC, Nazioarteko Ilustrazio, arte eta ikusizko kultur arloko I kongresua. Tokia/Lekua: Arte Ederretako Fakultatean, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa. Egunak: 2013.urteko Ekainaren 19,20 eta 21an. * Aldez aurreko ordainketa: Otsailaren 1tik Apirilaren 30ra. – Ikasleak/ APIV/ADCV-ko kideak/ bestelako erakundeak 90€. – Profesional eta publikoak orokorrean 140€ * Ordainketa arrunta: – Ikasleak/ […]

EurHope lehiaketa, etorkizuneko irudiak

Epea 2013ko Apirilaren 2an bukatzen da. Informazio gehiago hemen.

Eider Eibarren erakusketa “Ilustratzailearen txokoan”

2012ko urrian, Donostiako Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen txokoa zabaldu zen, Iban Barrenetxea ilustratzailearen eskutik, hain zuzen. Proiektu berri hau Donostia Kulturaren eta Galtzagorri elkartearen arteko lankidetzari esker jarri da martxan. Eider Eibaren lanak egongo dira ikusgai maiatzaren 12arte eta maiatzaren 15etik irailaren 15ra, Elena Odriozolarenak.

Ekitaldia «Liburu digital ilustratua»

2012ko Komikiaren Sari Nazionala

Alfonso Zapicok (Asturias, 1981),  irabazi du 2012ko Komikiaren Sari Nazionala, “Dublinés” lanarekin

2012ko Ilustrazio Sari Nazionala

Andrés Rébago García (Madril, 1947) “El Roto”-ri eman diote 2012ko Ilustrazio Sari Nazionala.

Paco Roca Bilboko Alhóndigan

Mediateka BBKk. Medialab 2. 2.en solairuan “Aurrez Aurre / En primera persona” programa barruan  hilabeterik behin bilerak antolatzen dituzte, eta, horietan, bertaratzen direnek euren iritziak partekatzen dituzte egileekin, ez bakarrik literatur lan jakin baten gainekoak, baizik eta baita lana garatzen den garaiaren, egilearen bizitzaren eta bere estiloaren gainekoak ere. Ostegun honetan, Urriak 11, arratsaldeko 19:00etan […]