Irudika 2022.Last Call Hitzorduak_ 2023 Egonaldiak
IRUDIKA hitzordu profesionalak eskatzeko azken egunak Bisitatuko diguten argitaletxe eta eragileekin hitzordu profesionalak eskatzeko epea irailaren 15ean amaituko da. Oraindik garaiz zaudete zuen sarrera fisikoa edo onlinekoa eskuratzeko. Irudikaren seigarren edizioa irailaren 29an eta 30ean eta urriaren 1ean izango da Gasteizko Artium Museoan. Bertsio fisikoaren prezioa 110€ da Euskal Irudigileak elkarteko bazkideentzat eta 120€ bazkide […]

Liburu Ilustratuaren Nazioarteko 1. Saria BARBARA FIORE GOGORATUZ
BARBARA FIORE ARGITALETXEAK, sari honen bidez, Barbara Fiorek Espaniako estatuan liburu ilustratu eta komikiaren kulturan utzi zuen lan eta aztarna handia gogorarazi nahi du, ilustratzaile eta idazle ezagun eta/edo ezezagunen, album ilustratu eta komikietako autoreen lana sustatzeko aukera berriak emanez. Album ilustratuaren proiektua modu birtualean eta fisikoan entregatu beharko da. 2022ko irailaren 2tik azaroaren 2ra, […]

OPEN PORTFOLIO 2022
Open Portfolio (FIG Bilbao) grafika emergentearen nazioarteko topaketaren bederatzigarren edizioan parte hartzeko deialdi irekia. Open Portfolio grafikako talentu berrien lana babesteko eta ikusarazteko eta haien ibilbide profesionala bultzatzeko sortu zen. Lehiaketa hau sortzen ari diren sortzaileak sustatzeko, zabaltzeko eta profesionalizatzeko plataforma bat da. Edizio berri hau irailaren 23tik 25era egingo da Bilboko La Terminal – […]

NAFARROAKO XIII KOMIKI AZOKA
EUSKAL IRUDIGILEAK ETA NAFARROAKO XIII. KOMIKI ARETOA ELKARLANEAN 2022ko irailaren 2tik urriaren 2ra bitartean, Nafarroako Komiki Azokaren XIII. edizioa egingo da Iruñean, Lizarran eta Azagran. Komikia sustatzeko sorturiko Tiza elkarteak antolatuko du. AZALAK Erakusketa Lizarrako Fray Diego kultur etxea. Irailaren 6tik 28ra AZALAKen, Mikel Begoñak eta Kike Infamek euskal komikiaren unerik gogoangarrienak erakutsiko dizkigute portada adierazgarrien bidez, Nafarroan eta euskaraz egindako binetei […]

IRUDIKA EGONALDIAK 2023
DEIALDIA IREKIA, 2022ko abuztuaren 25etik irailaren 25era Urtero bezala Irudikak bere egonaldi artistikoak jartzen ditu abian, sorkuntza artistikoa eta nazioarteko truke kulturala sustatzeko. Fundación Vital Fundazioa, Acción Cultural Española, La Maison des Auteurs eta Cité internationale de la bande dessinée et de l’image de Angoulême-France-ren eta Bilbaoarte Fundazioaren lankidetzari esker, gure seigarren egonaldien edizioa ospatuko […]

BULEGOA ITXITA OPORRENGATIK
OPORRETAN GOAZ!!! Elkarteko bulegoa itxita egongo da abuztuaren 3tik 16arte (biak barne). Abuztuaren 17an itzuliko gara indarberrituta!

IBEROAMÉRICA ILUSTRA KATALOGOA 2022
Elisabeth Pérez Fernández, Maite Mutuberria Larrayoz eta Sandra Garayoa Cotera bazkideak, aurtengo Iberoamerikako katalogoan sartzea lortu dute Ilustrazioa Eva Evita XIII. edizio honetako irabazlea

ERAKUSKETAREN DEIALDIA: ILUSTRAZIOA, LITERATURA BISUALA FRÁNCFORT2022
ILUSTRAZIOA: literatura bisuala. Urriaren 19tik 23ra, 4.1 The Arts + pabiloian Espainiako Irudigile Profesionalen Elkarteen Federazioak, Kultura eta Kirol Ministerioarekin eta Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azokarekin elkarlanean, estatu osoko hirurogei egileren lanak bilduko dituen erakusketa bat antolatu du. Erakusketa honek deialdi bidez aukeratutako 30 pertsonen lana eta beste 30 sari nazional aurkeztuko ditu. Ilustratzaile bakoitzak, argitaratu […]

Sergio García Sánchez, 2022ko Ilustrazioko Sari Nazionala
Sergio García Sánchez, Granadako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Marrazketa Saileko irakaslea, Kultura eta Kirol Ministerioak 2022ko Ilustrazioaren Sari Nazionala eman dio. García Sánchez, gainera, ilustratzaile editoriala eta nazioko eta nazioarteko komunikabide handietan ohiko kolaboratzailea da. Ministerioaren komunikatuaren arabera, epaimahaiak nabarmendu du Garcia Sanchez ilustratzailea liburuaren formatua zabaltzen duela, narrazio grafikoa beste toki batzuetara eramanez eta […]

Ilustratzailearen Txokoa: Maite Rosenderen erakusketa
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak, Aiete Kultur Etxean. Oraingoan Maite Rosende-ren txanda da, ekainaren 15(e)tik 2022(e)ko irailaren 11(e)ra. Maite Rosende pinturez inguratuta bizi da jaio zenetik (Donostia, 1991). Horma Pinturako goi-mailako gradua ikasi zuen Bartzelonan eta ondoren Ilustrazioa. Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 16:00- 20:30 Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00 Igandeetan: 10:00-14:00. Astelehenetan eta […]