KVĚTA PACOVSKÁ joan zaigu

KVĚTA PACOVSKÁ joan zaigu

Květa Pacovská (Praga, 1928ko uztailaren 28a), Txekiar Errepublikako ilustrazioaren erreferente nagusietako bat, 94 urterekin hil zen pasa den astean. Txekiar ilustrazioak azken hamarkadetako erreferente nagusietako bat galdu du. Květa Pacovská artista grafiko, ilustratzaile eta irakaslea hil egin zen joan den astelehenean, hilak 6, 94 urte zituela, familiako iturriek jakinarazi dutenez. Ikus-herentzia handia eta ondare grafiko indartsua uzten digu, batez ere haurrentzako literaturarako ilustrazioaren alorrean.

Bere artea objektu berdingabea bihurtu da. Pacovská erreferentea da bere esperimentazioari eta askatasun espresiboari esker, agerian uzten du errealitatea irudikatzeko modu asko daudela, haurren irudimena hedatuz.

Share Button