Lehiaketak / Sariak

Marraz(i)oak VII

Marraz(i)oak VII

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak babestuta, 7. aldiz antolatuko ditu aurten Marraz(i)Oak topaketak. Gustavo Puerta literatura eta arte adituak eta Elena Odriozola ilustratzaileak gidatuko dituzte jardunaldiak, “Gauzen lezioak” lelopean. Urriaren 19tik 23ra, bost egunez, Donostiako Komikigunean egingo dira topaketa hauek. Parte hartu nahi dutenek, uztailaren 17a baino lehen bidali beharko dute eskatutako lana Galtzagorri Elkartera. OINARRIAK

2015 Lazarillo Saria

2015 Lazarillo Saria

2015eko Lazarillo Sarietan parte hartzeko deialdia egin du OEPLIk, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin. Sariketa honen helburua haur eta gazteei zuzendutako liburuen kalitatezko liburuen produkzioa bultzatzea da. Album Ilustratua 2015 Lazarillo Sarira aurrez argitaratzeko konpromisorik ez duen, argitaragabea den eta beste lehiaketetan saritua izan ez den proiektu baten maketa osoa aurkeztu behar da. Maketak […]

2015 Peru Abarka Album Lehiaketa, Ilustratzaileak

2015 Peru Abarka Album Lehiaketa, Ilustratzaileak

Zabalik dago ilustrazioak aurkezteko epea apirilaren 23tik ekainaren 27ra, idazlan irabazlea “Betiko atzo” izan da, Leire Aranorena. Lana eta lehiaketaren baldintzak blog-ean ere badituzue  Album irabazlea urriaren 24an aurkeztuko dute Markina-Xemeingo Udalean.
Lehiaketa hau Markina-Xemeingo eta Ibaizabal argitaletxearen elkarlana da. OINARRIAK

“GANORABAKO 2015” KOMIKI LEHIAKETA

“GANORABAKO 2015” KOMIKI LEHIAKETA

BASAURIKO KULTUR ETXEAREN “GANORABAKO 2015” KOMIKI LEHIAKETA Zure lanak 2015eko martxoaren 27ra arte aurkeztu ditzakezu POZOKOETXE KULTUR ETXEAN edo helbide honetan: GANORABAKO KOMINI LEHIAKETA Apdo. 119 48970 BASAURI (Bizkaia) Sariak: Lehenengoa: 900,00 € Bigarrena: 450,00 € Hirugarrena: 300,00 € Akzesitak, hauek izango dira: Saririk gabeko euskarazko autorentzat: 300,00 € Saririk gabeko Basauriko autorerik onenari: 300,00 € […]

COMPOSTELA nazioarteko VIII. Saria, album irudidunak egitekoa

COMPOSTELA nazioarteko VIII. Saria, album irudidunak egitekoa

Santiagoko Udalaren Hezkuntza Departamentuak eta Kalandraka argitaletxeak Album Irudidunak egiteko “Compostela” Nazioarteko VIII. Sarirako deia egiten dute. Sari bakarra ematen da, 9.000 eurokoa, egile-eskubideen aurrerakin modura. Lanak aurkezteko epea 2015ko martxoaren 6an bukatuko da, eta epaimahaiak apirileko lehenbiziko hamabostaldian emanen du erabakiaren berri, hau da, Haur eta Gazteentzako Liburuaren Nazioarteko Egunarekin batera eta Santiagoko Udalak […]

Ortzadar-Rekalde Komiki Lehiaketaren (KMK) IV. edizioa

Ortzadar-Rekalde Komiki Lehiaketaren (KMK) IV. edizioa

Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketaren (KMK) laugarren edizioa da aurtengoa, eta hasierako helburuari eusten dio oraindik ere: ilustratzaileen lana sustatu, bultzatu eta zabaltzea. Aurtengo irabazlea A Coruñako Uxía Larrosa Villanueva da. Artista hauek finalista geratu dira, eta haien lanak Rekalde Aretoan erakutsiko dira abenduaren 6ra arte: Juan Antonio Zubeldia (Tolosa, 1969), ‘Joxemielen urtebetetzea’ lanarekin; Alai Zubimendi (Hernani, 1976), […]

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2014

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2014

Maite Gurrutxagak (Amezketa, 1983) “Habiak” lanean egindako lanagatik merezi izan du, epaimahaiaren arabera, 18.000 euroko saria. “Ilustratzailearen gaitasun narratibo eta adierazkor izugarria” goraipatu dute saria emateko arduradunek; “lan poetiko eta intimista honetan istorioa marrazkiek eraikitzen dute”, azalpenaren arabera. “Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, […]

Maite Mutuberria, PERU ABARKA 2014 Ilustrazio lehiaketaren irabazlea

Maite Mutuberria, PERU ABARKA 2014 Ilustrazio lehiaketaren irabazlea

Maite Mutuberria (Eltzaburu 1985) da Peru Abarka 2014 ilustrazio lehiaketaren irabazlea eta, honenbestez, 1.700 euroko saria jasoko du dirutan eta Castillo Suarezek idatzi eta aurtengo Peru Abarka narrazio lehiaketa irabazi duen Zerua berun (“Cielo plomizo”)  lana ilustratzeko enkargua.

Leire Salaberriaren ‘Hiltzaileak’, 2014 Etxepare sariaren irabazle

Leire Salaberriaren ‘Hiltzaileak’, 2014 Etxepare sariaren irabazle

Leire Salaberriaren (Andoain, 1983) Hiltzaileak lana izan da 2014ko Etxepare sariaren irabazlea. Salaberriak Bigarrenez irabazi du Nafarroako zenbait udal eta Mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek, Pamiela argitaletxearen laguntzarekin batera, antolatzen duten haurrentzako euskarazko bilduma ilustratuen lehiaketa. Patxi Zubizarreta eta Yolanda Arrieta idazleek eta Mikel Valverde ilustratzaileak osatutako epaimahaiaren iritziz, Salaberriaren lana izan da onena bildutako 25 lanen […]

ILUSTRATOUR 2014

ILUSTRATOUR 2014

 Ekainaren 30tik Uztailaren 11ra IlustraTour 2014, Valladoliden. Tailerrak, mintegiak, erakusketak, lehiaketak, editore eta agenteen mahaiak… Irudigintzarekin zerikusia duten hainbat esparru bilduko dituzte aurten ere IlustraTour topaketek.