Jesus Zulet XIV. Getxoko Komiki Azoka Saria
Ostiralak 20 19tan Jesus Zulet jasoko du Sari-Omenaldia bere ibilbide profesionalagatik umore grafikoan, Juan Gimenez-ekin batera komikian izan duenagatik. DESCARADOS erakusketa ikus daiteke gainera azoka barrutian, bere ibilbidearen laburpena. Elkartetik gure bazkide den Jesus zoriondu nahi dugu. Zorionak Jesus!!
Maite Gurrutxagak eta Alaine Agirrek irabazi dute Lazarillo 2015 Album Ilustratua saria
2015eko Lazarillo Album Ilustratua Saria irabazi du Maite Gurrutxagak ilustratu eta Alaine Agirrek idatzitako Martin albumak. 51 lan aurkeztu dira lehiaketara eta guztien artetik Gurrutxag eta Agirreren lana hautatu du epaimahaiak testua eta ilustrazioaren arteko armoniagatik, pertsonaien adierazkortasunagatik, eta, desberdintasunari eta inozentziari egiten dioten omenalditxoan igortzen duten sentsibilitateagatik. Epaimahaia OEPLI osatzen duten Espainiako lau hizkuntzetako […]
Peru Abarka 2015:Belen Lucas ilustratzaile irabazlea
Belen Lucasek irabazi du ilustratzaileen ataleko lehiaketa oso lan ausartarekin. Informazioa hemen
Elena Odriozolak irabazi du Bratislavako Biurtekoko Urrezko Sagarra
Elena Odriozolak jasoko du aurten Bratislavako Ilustratzaileen Biurteteko Urrezko Sagarra Frankenstein(Mary Shelley/Elena Odriozola. Nordika Libros, 2013) lanarekin. Sari banaketa ekitaldia ostiralean izango da Slovak National Theathre antzokian arratsaldeko 17:00etan eta bertan izango da ilustratzaile donostiarra. Biurteko honetan nazioarteko ilustratzailerik onenen lanak saritzen dituzte eta saririk garrantzitsuenetarikoa da ilustratzaileen artean. Elena Odriozolak aurten Espainiako Sari Nazionala […]
Jokin Mitxelena eta Pello Añorgarentzat Etxepare saria 2015
“Munstroek pixa egiten dute ohean” albumarekin irabazi dute aurtengo Etxepare Haur Literatura Saria Jokin Mitxelena irudigileak (Donostia, 1962) eta Pello Añorga idazleak (Oiartzun, 1956). Hasieran «lerroz lerro puzten doan beldurra» amaieran «barre algara eta lasaitasun» bihurtzen dela nabarmendu du epaimahaiak. Saria, Nafarroako hainbat udalek eta Mankomunitateko Euskara Zerbitzuek, Pamiela argitaletxearen laguntzarekin antolatzen dute. Bigarrenengo aldia da irabazten […]
Elena Odriozolak, Ilustrazio Sari Nazionala 2015
Elena Odriozolak irabazi du 2015eko Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala. “Bere ildo berezko eta koherenteari jarraituta berritzeko izan duen gaitasunagatik eta haren lanaren ahalmen narratiboagatik” hautatu du epaimahaiak Odriozola. Saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Minsterioak esleitzen du liburu eta hitzen eremuan irudigile batek egindako lana kontsideratu eta bereizteko helburuarekin. Elkartetik gure bazkide eta zuzendaritza batzordeko kidea […]
Marraz(i)oak VII
Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak babestuta, 7. aldiz antolatuko ditu aurten Marraz(i)Oak topaketak. Gustavo Puerta literatura eta arte adituak eta Elena Odriozola ilustratzaileak gidatuko dituzte jardunaldiak, “Gauzen lezioak” lelopean. Urriaren 19tik 23ra, bost egunez, Donostiako Komikigunean egingo dira topaketa hauek. Parte hartu nahi dutenek, uztailaren 17a baino lehen bidali beharko dute eskatutako lana Galtzagorri Elkartera. OINARRIAK
2015 Lazarillo Saria
2015eko Lazarillo Sarietan parte hartzeko deialdia egin du OEPLIk, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin. Sariketa honen helburua haur eta gazteei zuzendutako liburuen kalitatezko liburuen produkzioa bultzatzea da. Album Ilustratua 2015 Lazarillo Sarira aurrez argitaratzeko konpromisorik ez duen, argitaragabea den eta beste lehiaketetan saritua izan ez den proiektu baten maketa osoa aurkeztu behar da. Maketak […]
2015 Peru Abarka Album Lehiaketa, Ilustratzaileak
Zabalik dago ilustrazioak aurkezteko epea apirilaren 23tik ekainaren 27ra, idazlan irabazlea “Betiko atzo” izan da, Leire Aranorena. Lana eta lehiaketaren baldintzak blog-ean ere badituzue Album irabazlea urriaren 24an aurkeztuko dute Markina-Xemeingo Udalean. Lehiaketa hau Markina-Xemeingo eta Ibaizabal argitaletxearen elkarlana da. OINARRIAK
“GANORABAKO 2015” KOMIKI LEHIAKETA
BASAURIKO KULTUR ETXEAREN “GANORABAKO 2015” KOMIKI LEHIAKETA Zure lanak 2015eko martxoaren 27ra arte aurkeztu ditzakezu POZOKOETXE KULTUR ETXEAN edo helbide honetan: GANORABAKO KOMINI LEHIAKETA Apdo. 119 48970 BASAURI (Bizkaia) Sariak: Lehenengoa: 900,00 € Bigarrena: 450,00 € Hirugarrena: 300,00 € Akzesitak, hauek izango dira: Saririk gabeko euskarazko autorentzat: 300,00 € Saririk gabeko Basauriko autorerik onenari: 300,00 € […]
