Liburu Ilustratuaren Nazioarteko 1. Saria BARBARA FIORE GOGORATUZ
BARBARA FIORE ARGITALETXEAK, sari honen bidez, Barbara Fiorek Espaniako estatuan liburu ilustratu eta komikiaren kulturan utzi zuen lan eta aztarna handia gogorarazi nahi du, ilustratzaile eta idazle ezagun eta/edo ezezagunen, album ilustratu eta komikietako autoreen lana sustatzeko aukera berriak emanez. Album ilustratuaren proiektua modu birtualean eta fisikoan entregatu beharko da. 2022ko irailaren 2tik azaroaren 2ra, […]
OPEN PORTFOLIO 2022
Open Portfolio (FIG Bilbao) grafika emergentearen nazioarteko topaketaren bederatzigarren edizioan parte hartzeko deialdi irekia. Open Portfolio grafikako talentu berrien lana babesteko eta ikusarazteko eta haien ibilbide profesionala bultzatzeko sortu zen. Lehiaketa hau sortzen ari diren sortzaileak sustatzeko, zabaltzeko eta profesionalizatzeko plataforma bat da. Edizio berri hau irailaren 23tik 25era egingo da Bilboko La Terminal – […]
IRUDIKA EGONALDIAK 2023
DEIALDIA IREKIA, 2022ko abuztuaren 25etik irailaren 25era Urtero bezala Irudikak bere egonaldi artistikoak jartzen ditu abian, sorkuntza artistikoa eta nazioarteko truke kulturala sustatzeko. Fundación Vital Fundazioa, Acción Cultural Española, La Maison des Auteurs eta Cité internationale de la bande dessinée et de l’image de Angoulême-France-ren eta Bilbaoarte Fundazioaren lankidetzari esker, gure seigarren egonaldien edizioa ospatuko […]
IBEROAMÉRICA ILUSTRA KATALOGOA 2022
Elisabeth Pérez Fernández, Maite Mutuberria Larrayoz eta Sandra Garayoa Cotera bazkideak, aurtengo Iberoamerikako katalogoan sartzea lortu dute Ilustrazioa Eva Evita XIII. edizio honetako irabazlea
ERAKUSKETAREN DEIALDIA: ILUSTRAZIOA, LITERATURA BISUALA FRÁNCFORT2022
ILUSTRAZIOA: literatura bisuala. Urriaren 19tik 23ra, 4.1 The Arts + pabiloian Espainiako Irudigile Profesionalen Elkarteen Federazioak, Kultura eta Kirol Ministerioarekin eta Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azokarekin elkarlanean, estatu osoko hirurogei egileren lanak bilduko dituen erakusketa bat antolatu du. Erakusketa honek deialdi bidez aukeratutako 30 pertsonen lana eta beste 30 sari nazional aurkeztuko ditu. Ilustratzaile bakoitzak, argitaratu […]
Sergio García Sánchez, 2022ko Ilustrazioko Sari Nazionala
Sergio García Sánchez, Granadako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Marrazketa Saileko irakaslea, Kultura eta Kirol Ministerioak 2022ko Ilustrazioaren Sari Nazionala eman dio. García Sánchez, gainera, ilustratzaile editoriala eta nazioko eta nazioarteko komunikabide handietan ohiko kolaboratzailea da. Ministerioaren komunikatuaren arabera, epaimahaiak nabarmendu du Garcia Sanchez ilustratzailea liburuaren formatua zabaltzen duela, narrazio grafikoa beste toki batzuetara eramanez eta […]
Iban Illarramendi eta Eider Perez egileek irabazi dute 2022ko Etxepare saria
Iban Illarramendi eta Eider Perez egileek irabazi dute 2022ko Etxepare saria KIRATSA albumarekin Etxepare sarian 35 lan aurkeztu dira. Lan irabazlea: Kiratsa album ilustratuak Ñimi kukuso edo arkakuso baten abenturak ditu ardatz eta usain onei eta txarrei buruzko gogoeta plazaratzen digu: zer den usain, zer lurrin, zer kirats… Kukusoa Pantxi txakur dotorearengana iritsi da eta […]
MARRAZiOAK XIV. 2022ko udazkena
2022ko irailaren 26tik 30era burutuko duten MarraziOak Ilustratzaile Topaketen XIV. edizioaren deialdia. Aurten, tailerraren gidariak Elena Odriozola eta Gustavo Puerta izango dira. “LIBURU ILUSTRATUAK EDITATUZ KONPLIKATZEN DUGU BIZITZA” goiburupean, edizioa izango da tailerraren ardatza. Edizioa, ordea, artisauaren ikuspuntutik begiratua eta bidean topa daitezkeen arazoak aintzat hartuko dituzte.Azken urteetan bezala, Undermount-en (* Aita Orkolaga pasealekua 46, […]
LE TOUR de FRANCE Deialdia
2023ko Frantziako Tourraren irteerak hiru etapa izango ditu Euskadin. Hauxe duzu aukera 2023ko Frantziako Tourrerako kartel ofiziala diseinatzeko eta munduko kirol ekitaldi handienetako baten parte garrantzitsu bihurtzeko! Bilbotik abiatuko da munduko txirrindularitza lasterketa gogorrena; uztailaren 1etik 3ra bitartean, hiru etapa egingo dira Euskal Herriko errepideetan, uztailaren 23an Parisen amaitu baino lehen. Tradizio bat da kartel […]
ETXEPARE SARIA 2022 HAURRENTZAKO ALBUMAK SORTZEKO
Nafarroako toki-entitateetako hainbat Euskara Zerbitzuk sustatutako album ilustratuak sortzeko Etxepare sariaren deialdia ireki da. Egile eskubideen aurrerapen moduan 5.000 euroko saria eskaintzen da eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Lanak aurkezeteko epea 2022eko maiatzaren 6an, itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2022eko ekainaren 30a izanen da. […]
