OPEN PORTFOLIO 2022

OPEN PORTFOLIO 2022

Open Portfolio (FIG Bilbao) grafika emergentearen nazioarteko topaketaren bederatzigarren edizioan parte hartzeko deialdi irekia.

Open Portfolio grafikako talentu berrien lana babesteko eta ikusarazteko eta haien ibilbide profesionala bultzatzeko sortu zen. Lehiaketa hau sortzen ari diren sortzaileak sustatzeko, zabaltzeko eta profesionalizatzeko plataforma bat da. Edizio berri hau irailaren 23tik 25era egingo da Bilboko La Terminal – FICC gunean, epaimahai batek aukeratutako 16 artistekin.

Irailaren 9ra arte egongo da zabalik deialdia. Info + oinarriak HEMEN

Share Button