Orokorra

Peru Abarka 2015:Belen Lucas ilustratzaile irabazlea

Peru Abarka 2015:Belen Lucas ilustratzaile irabazlea

Belen Lucasek irabazi du ilustratzaileen ataleko lehiaketa oso lan ausartarekin.  Informazioa hemen

Beken ebazpena Ellen Weinstein-en ilustrazio Mintegirako

Erabakia, 2015ko irailaren 25a. Deialdi honetara aurkeztutako eskaerak aztertu eta balioztatu ondoren, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak eraketa bekak, hurrengo eskatzaleei ematen zaiazkiela jakin arazte du: Nuria Benitez Hortensio Arcos Marta Mayo Goretti Asla Nerea Marquez Izaskun Montes Maite Mutuberria Rosa Collado   Bekari uko egitekotan, onuradunak, orden hau jarraituz, honako hauek izango lirateke: Anabela Turlione […]

Elena Odriozolak irabazi du Bratislavako Biurtekoko Urrezko Sagarra

Elena Odriozolak irabazi du Bratislavako Biurtekoko Urrezko Sagarra

Elena Odriozolak jasoko du aurten Bratislavako Ilustratzaileen Biurteteko Urrezko Sagarra Frankenstein(Mary Shelley/Elena Odriozola. Nordika Libros, 2013) lanarekin. Sari banaketa ekitaldia ostiralean izango da Slovak National Theathre antzokian arratsaldeko 17:00etan eta bertan izango da ilustratzaile donostiarra. Biurteko honetan nazioarteko ilustratzailerik onenen lanak saritzen dituzte eta saririk garrantzitsuenetarikoa da ilustratzaileen artean. Elena Odriozolak aurten Espainiako Sari Nazionala […]

Argazkia: NoticiasDeGipuzkoa

Jokin Mitxelena eta Pello Añorgarentzat Etxepare saria 2015

“Munstroek pixa egiten dute ohean” albumarekin irabazi dute aurtengo Etxepare Haur Literatura Saria Jokin Mitxelena irudigileak (Donostia, 1962) eta Pello Añorga idazleak (Oiartzun, 1956). Hasieran «lerroz lerro puzten doan beldurra» amaieran «barre algara eta lasaitasun» bihurtzen dela nabarmendu du epaimahaiak. Saria, Nafarroako hainbat udalek eta Mankomunitateko Euskara Zerbitzuek, Pamiela argitaletxearen laguntzarekin antolatzen dute. Bigarrenengo aldia da irabazten […]

© Dani Blanco, Argia

Elena Odriozolak, Ilustrazio Sari Nazionala 2015

Elena Odriozolak irabazi du 2015eko Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala. “Bere ildo berezko eta koherenteari jarraituta berritzeko izan duen gaitasunagatik eta haren lanaren ahalmen narratiboagatik” hautatu du epaimahaiak Odriozola. Saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Minsterioak esleitzen du liburu eta hitzen eremuan irudigile batek egindako lana kontsideratu eta bereizteko helburuarekin. Elkartetik gure bazkide eta zuzendaritza batzordeko kidea […]

ILUSTRAFIC 2015

ILUSTRAFIC 2015

ILUSTRAFIC Nazioarteko Ilustrazioko kongresu, Arteko eta Ikuste-Kulturako bigarren edizioa, martxan dago. Aurten Urriaren 1ean, 2an eta 3an ospatuko da Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren Arte Ederretako fakultatean. Lehen edizioaren harrera ona ikusita, urte honetan ere antzeko formatuarekin jarraituko dute . Izen ematea irekita dago, ordainketa azkarrerako epea uztailaren 17ean bukatzen da.

Marraz(i)oak VII

Marraz(i)oak VII

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak babestuta, 7. aldiz antolatuko ditu aurten Marraz(i)Oak topaketak. Gustavo Puerta literatura eta arte adituak eta Elena Odriozola ilustratzaileak gidatuko dituzte jardunaldiak, “Gauzen lezioak” lelopean. Urriaren 19tik 23ra, bost egunez, Donostiako Komikigunean egingo dira topaketa hauek. Parte hartu nahi dutenek, uztailaren 17a baino lehen bidali beharko dute eskatutako lana Galtzagorri Elkartera. OINARRIAK

2015 Lazarillo Saria

2015 Lazarillo Saria

2015eko Lazarillo Sarietan parte hartzeko deialdia egin du OEPLIk, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin. Sariketa honen helburua haur eta gazteei zuzendutako liburuen kalitatezko liburuen produkzioa bultzatzea da. Album Ilustratua 2015 Lazarillo Sarira aurrez argitaratzeko konpromisorik ez duen, argitaragabea den eta beste lehiaketetan saritua izan ez den proiektu baten maketa osoa aurkeztu behar da. Maketak […]

2015 Peru Abarka Album Lehiaketa, Ilustratzaileak

2015 Peru Abarka Album Lehiaketa, Ilustratzaileak

Zabalik dago ilustrazioak aurkezteko epea apirilaren 23tik ekainaren 27ra, idazlan irabazlea “Betiko atzo” izan da, Leire Aranorena. Lana eta lehiaketaren baldintzak blog-ean ere badituzue  Album irabazlea urriaren 24an aurkeztuko dute Markina-Xemeingo Udalean.
Lehiaketa hau Markina-Xemeingo eta Ibaizabal argitaletxearen elkarlana da. OINARRIAK

Ilustratour 2015

Ilustratour 2015

Aurten ilustratzaileei zuzendutako Ilustratour 2015 jardunaldiak uztailaren 20tik 26ra bitartean egingo dira Madrilen, Mataderon dagoen Casa del Lector gunean. Hainbat jarduera egingo dira eta Espainiako nahiz nazioarteko ilustratzailerik ezagunenak bertan izango dira: Paula Bonet, Aitor Saraiba, Javier Zabala, Javier Olivares, María Pascual, Manuel Bartual, Ana Garralón, Mágoz eta Antonio Santos, Anthony Browne, Liniers, Emiliano Ponzi, Britta Teckentrup, […]