Orokorra

“Maite Dut” Expo Lorena Martínez Oronoz

“Maite Dut” Expo Lorena Martínez Oronoz

Bihar ekainak 27 Apal dendan arratsaldeko 18:30tan MAITE DUT (edo! argitaletxea) Lorena Martinez Oronozen libuaren inagurazioa. Maite dut 16 irudi independenteez osatutako poema ilustratua da. Poema bera lau bertsorekin osatua dago, eta bertso bakoitzari lau irudi dagozkio. Poesia ilustratua 4 x 4. Erakusketa ekainaren 27tik irailaren 21era. Hordutegia: 10.30-13:00 / 15:00-18:00

GETXOKO XIII. KOMIKI AZOKA

GETXOKO XIII. KOMIKI AZOKA

Getxoko Kultur Etxeak 2014ko azaroaren 21, 22 eta 23ean Getxoko XIII. Komiki Azoka antolatu du. Aretoan, komikiak, posterrak, figurak, e.a. saltzeko eta erakusteko standak izango dira. Era berean, mahainguruak, egileen sinaketak, topaketak, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak eta proiekzioak prestatu dituzte. OINARRIAK ESKAERA-FITXA Fitxa bete eta bidali ondoren, Getxoko Kultur Etxea eskatzaileekin harremanetan jarriko da, standak ordaintzeko […]

ILUSTRATOUR 2014

ILUSTRATOUR 2014

 Ekainaren 30tik Uztailaren 11ra IlustraTour 2014, Valladoliden. Tailerrak, mintegiak, erakusketak, lehiaketak, editore eta agenteen mahaiak… Irudigintzarekin zerikusia duten hainbat esparru bilduko dituzte aurten ere IlustraTour topaketek.  

LAZARILLO SARIAK – HAURENTZAKO ALBUN ILUSTRATUA 2014

LAZARILLO SARIAK – HAURENTZAKO ALBUN ILUSTRATUA 2014

  Haurrentzako album ilustratuen produkzioa sustatzeko xedez, Haur eta Gazte Liburuaren Espainiako Erakundeak (OEPLI), Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin, Album Ilustratua 2014 Lazarillo Saria antolatu du. Saria 3.000 eurokoa izango da, eta dagokion zerga atxikipenen mende egongo da. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek OEPLIko Idazkaritzara (Santiago Rusiñol, 8, 28040 Madril) bidali behar dituzte ilustrazioen […]

Marraz(i)Oak 6 topaketetan parte hartzeko izen-emate epea zabalik da

Marraz(i)Oak 6 topaketetan parte hartzeko izen-emate epea zabalik da

Irailaren 8tik 12ra egingo dira aurten Marraz(i)Oak topaketak, Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Artelekuren laguntzarekin antolatuta. Artelekuren egoitza berrian egingo dira, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan. Gustavo Puerta literatur adituak eta Elena Odriozola ilustratzaileak gidatuko dituzte topaketa hauek “Aldare profanoak” goiburu hartuta. Aldare bat gertaera narratibo bat da. Bertara sinestunak narratiboki gerturatzen dira, […]

EUSKADI LITERATUR SARIAK DEITUTA

EUSKADI LITERATUR SARIAK DEITUTA

AGINDUA, 2014ko apirilaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2014ko urtean Euskadi literatura-sariak arautu eta horretarako dei egiten duena.Euskadi literatura-sariak hainbat modalitatetan ematen dira, eta aurreko urtean argitaratutako literatura-lanen kalitatea saritzen dute, horrela literaturaren alorreko idazle, itzultzaile eta ilustratzaileen sorkuntza sustatzeko.Urtero egiten da sari hauetarako deialdia, asmo bikoitzarekin: saritutako lanak zabaltzea eta egileak berak […]

JUUL 2014 HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK

JUUL 2014 HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK

Gaur, apirilak 2, Nazioarteko Haur eta Gazte Liburuaren egunean, ikastoletan JUUL hauteskunde literarioen 16. edizioa ospatu da, 15.400 boto-emaile baino gehiago izan dira Euskal Herriko ikastoletan. Hona hemen emaitzak botoen kontaketa egin ondoren.  

Haur eta Gazte liburuaren Bologna Azoka 2014

Haur eta Gazte liburuaren Bologna Azoka 2014

2014ko martxoaren 24tik 27ra bitartean ospatuko den Bolognako Liburuaren azokan Euskal Editoreen Elkartearen standa apaintzen lagundu dugu. Bi panel oso beteko dira 2013ko Ilustrazioko Euskadi Saria irabazi zuen, Elena Odriozolaren obrarekin. Aurtengo EIFeko programa: Martxoaren 25an, asteartea: 14:00 EIFeko juntaren batzarra Martxoaren 26an, asteazkena: 9:00tan Irudigilearen zeregina ¿ilustratzailea edo egilea ? 17:00tan ilustratzailearen eskubideak EIFeko stanean (AI) 11:30tan Let’s […]

ZOCALO Fanzine erakusketa: 18 urte komikiaren munduan

ZOCALO Fanzine erakusketa: 18 urte komikiaren munduan

Apirilaren 4tik maiatzaren 4ra erakusketa Aizko Dorretxean ZOCALO aldizkariak 18 urte bete dituelako aurten komikiaren munduan.Beste aldetik, Bartzelonako Komikiaren Saloian (FICOMIC) estatu mailan fanzine hoberenaren laugarren izendapena lortu dute. BASAURI KOMIK AZOKA bigarren eskuko, okasio, bildumazaleen eta auto-argiratutako komiki azokan egongo dira datorren Apirilaren 27an goizeko 11:30tik 14:00ra eta arratsaldeko 17:00tik 20:00ra.

Gaztezulo aldizkaria, “ilustrazioa gurean”

Gaztezulo aldizkaria, “ilustrazioa gurean”

Gaztezulo aldizkariak 9 ilustratzaileri proposamen berezi bat egin die: Galde Izagirreren argazki bat eman eta horren beste erdia ilsutratzeko eskatu. Elena Odriozola, Sara Morante, Estibalitz Jalon, Amaia Arrazola, Zuriñe Agirre, Maite Gurrutxaga, Pili Aguado, Leire Salaberria eta Isabel Mancebo.