Deialdia kartel ilustratu bat sortzeko, ARABAKO ANTZINAKO MUSIKAREN ASTEKO emanaldien liburuxkako azal gisa erabiliko dena, eta liburuxka horren maketazioa egiteko.

Deialdia kartel ilustratu bat sortzeko, ARABAKO ANTZINAKO MUSIKAREN ASTEKO emanaldien liburuxkako azal gisa erabiliko dena, eta liburuxka horren maketazioa egiteko.

Baldintzak: kartel bat sortu eta liburuxka bat diseinatu behar da, jaialdiaren irudiari estilo berritu bat emanaz, baina antzinako musikaren izaera mantenduz.

Sortu beharreko materialak: Kartela, 50x70cm eta A5 neurrietara egokitua. Liburuxka: 80 orrialde A5 tamainan.

Proposatutako ordainsaria:
Kartelaren diseinua eta ilustrazioa: 1200 €.
500 € euro liburuxkaren formatua diseinatzeagatik (font-ak aukeratzea eta hiru koadrikula diseinatzea testua eta argazkiak horietara egokitzeko).
80 orriren maketazioa: 20 € orrialdeko: 1600 €
Inprentaren kudeaketa: 300 €.
3600 € garbi sortzailearentzat (zergak aparte eta administrazioak ordainduko ditu).

Deialdia:ilustrazioaren eta diseinuaren txostena bidali behar da, izen-abizenekin, helbide fiskalarekin (bat etorri beharko du proiektuaren ondoren egingo den fakturako helbidearekin) eta bi aldeetatik eskaneatutako NANarekin.

Arabako ilustratzaileak diseinu eta ilustrazio talde txiki bat sortzen badu, taldeko kide guztien txostenak eta datuak sartu beharko ditu.
Taldeko kide batek gutxienez Araban jaioa izan behar du edo Araban bizi behar du.

Deialdiaren datak: ekainaren 15etik 18ra.
Txostenak pdf formatuan bidali behar dira helbide honetara:[email protected]

Ekainaren 18ko gaueko 23:59ak baino lehen.

Bukatutako proiektua uztailaren 15a baino lehen entregatu beharko da.

 

Share Button