ELBALANZIN ALDIZKARIA & ERAKUSKETAK

ELBALANZIN ALDIZKARIA & ERAKUSKETAK

Aurten urte berezia da 15 urte betetzen ditugulako. 15 zenbaki hauetan euskal egileen talentua erakutsi nahi izan dugu. Estilo eta ikuspegien eskaintza zabala, ekarpen berriekin hazten jarraitzen duena, azken zenbaki honetan ikusi dugun bezala. Berriz ere, egile ezagunen lanak ikusiko ditugu, hala nola Raquel Alzate, Álex Orbe, Koldo Azpitarte eta Mamen Moreurenak, baita beste zenbait proposamen alternatibo ere, besteak beste Conxita Herrero, Arnau Sanz eta Irkus Zeberiorenak.

Gure komikian dagoeneko klasikoak diren izenak —Mattin, Belatz eta Eider Eibar— marraztutako ahotsen katalogo txiki honetan nahasten dira. Beste behin, komikia eta ilustrazioa hurbildu nahi ditugu. Hala, Yolanda Mosquerak egin du azala, 2018ko Euskadi Saria irabazi zuena La pequeña Roque liburuari esker. Bineta artean eman ditugun 15 urte hauek konpainia onenarekin ospatukoa ditugu.

ERAKUSKETAK:

Jarana!. Higi Vandis/ Bizkaia zubian / 4-31 urria

Lucio Urtubia/Una vida en lucha, en viñetas. Belatz/karpa inguruan/7-20 urria

ÖTZI/Komiki kalkolitiko bat. Iñaket & Mikel Begoña/Algortako kultur etxea/Urriak 7-26 urria

Share Button