Elena OdriozolaK irabazi du Bratislavako Ilustrazio Biurtekoaren sari nagusia

Elena OdriozolaK irabazi du Bratislavako Ilustrazio Biurtekoaren sari nagusia

Elena Odriozola gure bazkideak irabazi du Bratislavako (Eslovakia) Ilustrazio Biurtekoaren sari nagusia: Grand Prixa. Etxean barrena libururako egindako ilustrazioengatik izan da saritua Odriozola. Euskal ilustratzaile batek sari hau eskuratzen duen lehen aldia da, Galtzagorri Elkarteak ohar batean azpimarratu duenez.

Sari Nagusia mundu mailan haur liburu ilustratuei ematen zaien sari ospetsuenetariko eta zaharrenetarikoa da eta Bratislavako Ilustrazio Biurtekoaren baitan ematen da bi urtez behin.

Share Button