Erakusketa: Co-existencia

Erakusketa: Co-existencia

Co-existencia erakusketa Hego Amerikako biodibertsitatea zabaltzeko eta birbaloratzeko kezkatik sortu da, bereziki Argentina eta Boliviako biodibertsitatea, artearen, zientziaren eta kontserbazioaren diziplina arteko ikuspegi batetik.

Artearen, zientziaren, gizakiaren eta naturaren bizikidetza batez ari gara, non teknika tradizionalak eta digitalak batzen diren Hego Amerikako biodibertsitateari ikusgarritasuna emateko asmoz, haren eta ikuslearen artean solasaldia berreraiki nahian; izan ere, gizakiak naturaren gainean egindako aurrerapenak suntsitu egin izan du solasaldi hori.

Hainbat baliabide plastikoren bidez, egileek irudikatutako espezieen arketipoak eraiki ditu, espezie horien izaera unibertsala eta betikoa berrosatuz.

Patricia Nagashirok, EUSKAL IRUDIGILEEN elkarteko bazkidea, teknika mistoen bidez, bolumen eta testurak sortu ditu, begia erakartzen duten koloreak baliatuz. Patriciaren akuarela eta gouache tekniken bidez eginiko gardenkiek pixkana-pixkana ale margotuaren forma eta anatomia “deskubritzeko” aukera ematen dute, bizi berria ematekoa. Hartara, senarekin konektatzen da margolaria, muinarekin, eta estetikaren edo errealismoaren gainetik lehenesten ditu zientzia zein ezagutza. Ilustratu duen espeziearen azterketan sakontzea du Patriciak bere lanaren funtsezko zati bat.

Zientzien arloko prestakuntza aprobetxatuz, bere molde diskurtsiboari heldu dio Julia Rouaux-ek, eta baliabide estetiko eta metaforiko bihurtu du. Hala, teknika digitalen bidez, erretratuak sortzen ditu gris-eskalan, plano, puntu eta lerroak baliatuz, izaki bizidun guztiak lotzen dituen azpiko bilbe ikusezina modu sinbolikoan berreraikitzeko. Asmo horixe bera da artistaren gogoetaren erdigunea.

2023/04/25 – 2023/06/04 (Hurrengo egunetan itxita: 28/04/2023 eta 02/05/2023)
Asteartetik igandera: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00

Share Button