AGINDUA, 2014ko apirilaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2014ko urtean Euskadi literatura-sariak arautu eta horretarako dei egiten duena.Euskadi literatura-sariak hainbat modalitatetan ematen dira, eta aurreko urtean argitaratutako literatura-lanen kalitatea saritzen dute, horrela literaturaren alorreko idazle, itzultzaile eta ilustratzaileen sorkuntza sustatzeko.Urtero egiten da sari hauetarako deialdia, asmo bikoitzarekin: saritutako lanak zabaltzea eta egileak berak eta egin dituzten lanak ezagutaraztea.
Modalitateak
1.- Euskarazko literatura: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
2.- Gaztelaniazko literatura: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
3.- Euskarazko haur eta gazte literatura: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
4.- Euskarazko literatura itzulpena: 18.000 euro.
5.- Literatura lanaren ilustrazioa: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
6.- Euskarazko saiakera: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
7.- Gaztelaniazko saiakera: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Egileek ezingo dute euren lana aurkeztu
Aurtengo deialdirako aldaketa nagusia lanak aurkezteko prozeduran dago. Azken urteetan ez bezala, epaimahaikideek aurkeztuko dituzte sariaren modalitate bakoitzerako hautagaiak