Euskadi literatura-sariak hainbat modalitatetan ematen dira, eta aurreko urtean, hau da 2012an argitaratutako literatura lanen kalitatea saritzen dute, horrela literaturaren alorreko idazle, itzultzaile eta ilustratzaileen
sorkuntza sustatzeko. Zortzi modalitateetan banatzen dira: Euskarazko literatura; gaztelaniazko literatura; euskarazko haur eta gazte literatura; gaztelaniazko haur eta gazte literatura; euskarazko literatura itzulpena; literatura lanaren ilustrazioa; euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.
Euskadi literatura sariak eskuratzeko aukera, argitaratze unean bizirik dauden egileek idatzi, itzuli edo ilustratutako lanek izan ahalko dute. Lan horiek lehen aldiz 2012. urtean argitaratuak izan beharko dute, eta zabalkundea egiteko bete beharreko lege-baldintzak bete beharko ditu.
Euskadi literatura sariak 18.000 euro gordinez hornituta daude modalitate bakoitzeko. Sarirako hautagaiak aurkezteko epea, 2013ko maiatzaren 31an amaituko da. Informazio gehiago hemen.