EUSKADI LITERATURA SARIAK 2014

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2014

Maite Gurrutxagak (Amezketa, 1983) “Habiak” lanean egindako lanagatik merezi izan du, epaimahaiaren arabera, 18.000 euroko saria. “Ilustratzailearen gaitasun narratibo eta adierazkor izugarria” goraipatu dute saria emateko arduradunek; “lan poetiko eta intimista honetan istorioa marrazkiek eraikitzen dute”, azalpenaren arabera.
“Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da Habiak liburuaren ardatza”.

Harkaitz Canok, Joseba Gabilondok eta Jon Juaristik irabazi dituzte Euskadi Literatura Sariak haur eta gazte literatura, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera arloetan hurrenez hurren.

Share Button