“Euskal Irudigileak 20 Urte” erakusketa Beran

“Euskal Irudigileak 20 Urte” erakusketa Beran

Berako Kultur Batzordeak  antolatu duen  “Euskal Irudigileak 20 Urte” erakusketa bisitatzera gonbidatzen gaitu..Erakusketa 300 ilustraziok baino gehiagok osatzen dute, eta ilustrazioak mende honetan Euskal Herrian  hartu duen bilakaera, maila eta garrantziari buruzko ibilbidea egitera gonbidatzen gaitu, Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkartearen bizitzako hogei urteen eskutik. Horiekin batera, Joseba Larratxek , komikilaria, Berako lau ikastetxeetan zuzendu dituen komiki-tailerretako ikasleen ekoizpenak ere egonen dira ikusgai

Erakusketa zuzenduta dago batetik, herriko ikasleei eta bertzetik adin guztietako edonorri. Komiki-tailerran partaide izan diren  ikasleendako 45-60 minutuko  iraupena izanen duten bisita gidatuak antolatu  dira eta  bisita gidatu horiek Euskal irudigileen elkarteko Irene Iruretak   zuzenduko ditu. Gainerako ikasleendako antolatu dira bisitak baino kasu horretan gida lanetan ikastetxeetako irakasleak arituko dira.

Erakusketa Berako Kultur etxean zabalik  egongo da maiatzaren  6tik 18ra (biek barne).
Erakusketak astelehenetik ortzegunera (goiz-arratsaldez) eta ortzila goizez  ikastetxeetako ikasleendako  idekiko ditu ateak. Aldiz, edonorrendako :
Maiatzak 10 eta 17, ortziralak,    16:30etatik 18:30etara eta
Maiatzak 11 eta 18 , larunbatak, 11:00etatik 13:00etara

Share Button