Getxoko Komiki Azokaren 18. ekitaldia ospatuko du aurten, bineten munduaren zaleentzako derrigorrezko topaleku dena, ez bakarrik Euskal Herrian, baita kanpoan ere. Urriaren 18tik 20ra liburu-denda, argitaletxe, merchandising-denda eta fanzineen salmenta-guneak kokatuko dira Areetako Geltokia plazan eta bertaratzen direnek azken nobedadeak eskuratu eta sailak osatu ahal izango dituzte, baita komiki zaharrak, bildumagile-produktuak eta era guztietako merchandising-produktuak eskuratu ere.
Eskaintza komertzialaz gain, jarduera-programa izango da Azokan eta, Romoko Kultur Etxean hiru egunez, nobedadeen aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak eta tailerrak izango dira, besteak beste.